Barakaldoko auzotarrek Urban-Galindo auzoan, Bizkaiko Labe Garaien antzinako lurren gainean, lekutzen den Zamalanda Parkearekin gozatu dezakete jadanik. Herria eta itsasadarra elkarlotzen dituen parkea BILBAO Ría 2000 Sozietatearen presidente eta Bilboko alkate den Juan Mari Aburtok, Barakaldoko alkate eta BILBAO Ría 2000 sozietateko kontseilaria den Amaia del Campok eta BILBAO Ría 2000 sozietateko Zuzendari Nagusia den Fran Viñez inauguratu dute gaur.
Zamalanda- Itsasadarreko parkea hiri berrezarpenerako asmo handiko proiektua da, industria-lurreko 85.000 metro koadro berreskuratzeko aukera eman duena, auzotarren erabilera eta gozamenerako. Berau berreskuratuta, zonaldea hirian txertatzea lortu da, 7 milioi eurotik gorako inbertsio bati esker.
Parke berriak izaera naturalista handia du, eta Adifeko trenbidea estaltzen du, bide-, pasealeku- eta eskailera-sare baten bidez elkarlotuta dauden bi terraza handitara zabalduz. Espazio berri horretan uztartzen dira: lorategi-eremuak, pump-track pista batekin eta patinaje-pista batekin hornitutako aire zabaleko jardueretarako guneak, hainbat erabilera hartzeko diseinatutako plaza handi bat, eszenatoki gisa funtzionatze ahalbidetzen duen anfiteatro batekin hornitua, Zamalanda itsasadarraren ertzetik, oinezkoentzako pasealeku berritu berriaren ondoan, parkea paraleloan zeharkatzen duen bidegorri bati esker, bizikletaz, oinez edo patinetan gozatzeko pasiorako guneak, terrazak, itsasadarrera irekitako begiratokiak, hiri-hondartza bat eta larre naturalak.
Jarduketa osatzeko, Labe Garaiak pasealekua eta Franco-Belga Konpainiaren mineral-kargaleku zaharra elkarlotzen dituen pasabide bat eraiki da, zurezko egituraz egindako erabilera anitzeko pabilioi batekin batera, estetika industrialekoa, kai-barrenaren alboan. Pabilioiaren aurrean daude harmailak, ur xaflaren gainean, eta pantalan flotatzaile bat, uretara iristea eta uretako jarduerak garatzea ahalbidetuko duena.
ZAMALANDA, INDUSTRIA-KARGALEKU ZAHHARRA
Zamalanda izenak (zamaketa-lanen landa-eremua euskaraz) eremuaren iragan industriala dakar gogora, han bertan ordezkatua dagoena parkean bertan dagoen mineral-kargalekuarekin, BILBAO Ría 2000 sozietateak eraikia 2002. urtean. Halaber, eremuaren industria-memoria osatzeko, zoru horiek hartu zituzten jarduerak eta erabilerak gogorarazten dituzten hainbat informazio-mugarri daude, eta Magdalena Abakanowiczen «Dancing Figures» eskultura jarri da.
Laburbilduz, Zamalanda- Itsasadarreko parkea hiri, paisaia eta ingurumen aldetik balio izugarria duen espazioa da, eta berau berreskuratzeak itsasadarra eta bertako ertzak lehengoratzen, eta herritarren jardueretarako espazio erakargarri eta intereseko berri bat sortzen lagundu du.
Jarduketa honetan berriki amaitu den 1. fasea osatzeko, proiektuaren bigarren fase bat gauzatuko da, Sestaorekiko lotura egiten duen zubitik hurbil dagoen eremuan. Bertan kaian dauden nasa hondatuak berrituko dira, itsasontzian porturatzea ahalbidetzeko. Jarduketa hori Erandiorekiko lotura egingo duen Aldundiaren pasabide baten eraikuntzarekin koordinatuko da.
DINAMINAZIO-JARDUERAK
Ekipamendua zonaldeko auzotarrengana hurbiltzeko, BILBAO Ría 2000 sozietateak dinamizaziorako jarduera-plan bat antolatu du, apirilean zehar gauzatuko direnak, 5-6 eta 12-13 asteburutan. Lau egun horietan zehar, hainbat ekintza egingo dira, besteak beste, honako proposamenak:
- Antzeztutako bisitaldiak karakterizatutako aktore batek gidatutako ibilbideekin
- Aire zabaleko jolasa sustatzeko diseinatutako haurrentzako goming-zirkuitu bat
- Artisautzako zur-joko inklusiboak
- Skate-tailerra
- Herri Kirolen tailerra
- Familia giroko publiko bati zuzendutako disko-festa.