Categorías: albisteak-berriak

Zestoan atxilotu dituzte enpresa batean lapurreta egin nahian ari zirela

Ertzainek 47 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, astelehena, arratsaldean, Zestoan, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta ustezko beste bi inplikaturi eginbideak ireki zizkieten, ikertu gisa, enpresa batean kobrezko kablea lapurtzen harrapatu ondoren.

Atzo, astelehena, arratsaldeko bostak baino lehentxeago, Ertzaintzari jakitera eman zioten itxuraz hainbat pertsona lapurretan ari zirela Zestoako industrialde batean kokatutako enpresa batean. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat berehala hurbildu zen esandako lekura, eta aipatutako pabiloiaren kanpoaldean aparkatuta bi auto eta horien ondoan zelatan lau pertsona ikusi zituen. Agenteek han zertan ari ziren galdetu zietenean, ez zuten arrazoizko azalpenik eman.

 Susmagarriak identifikatu egin zituzten, eta horietako bi enpresan behartuta zegoen aireztapen-eremutik sartu ari zirela egiaztatu ahal izan zuten. Barruan, ebakigailu baten ondoan, kobrezko kablea aurkitu zuten moztuta eta bilduta, lapurtzeko prest. Horren aurrean, biak atxilotu zituzten indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta horien bi laguntzaileei eginbideak ireki zizkieten, ikertu gisa, egitateetan ustez parte hartzeagatik.

 Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egin eta epailearen aurrera eramateko.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak etxeetako lapurretekin lotutako hamar bat delitu argitu ditu

Arabako Ikerketako Lurralde Zerbitzuak eta Errenteriako Ertzain-etxeak egindako ikerketaren ondorioz, eginbideak ireki dizkiete, ikertu gisa,…

7 horas hace

Hiru atxilotu Arrigorriagako etxebizitza batean izandako borrokan parte hartzeagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu gaur, asteazkena, goizaldean, lesio-delitu bat leporatuta, Arrigorriagako etxebizitza batean arma…

10 horas hace

A prisión uno de los detenidos relacionados con la agresión al donostiarra Ion Aranburu en Soria

La Policía Nacional ha detenido este lunes en la Comunidad de Madrid a siete aficionados…

10 horas hace

Dos detenidos tras ser sorprendidos tratando de sustraer cableado de cobre en una empresa de Zestoa

Dos hombres de 47 y 20 años de edad han sido detenidos por la Ertzaintza…

10 horas hace

La danza clásica volverá a la Barandilla de la Concha este domingo

El evento anual de la Barandilla de la Concha, organizado por la Asociación de Profesionales…

10 horas hace

Educación «lamenta» que la continuidad de las huelgas impida retomar la mesa negociadora

Las jornadas de huelga previstas para esta semana para el cuerpo docente no han sido…

10 horas hace