25_0234 Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu Errekaldeko Gaztetxearen inguruan Bilbon izandako istiluetan

Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu Errekaldeko Gaztetxearen inguruan Bilbon izandako istiluetan
Servicio de prensa
2025-04-03
Bost pertsona atxilotu dituzte Bizkaiko hiriburuko Errekalde Gaztetxearen inguruan izan diren desordena publikoetan. Lau ertzainek zauriak izan dituzte.
Gaur gaueko bederatziak baino minutu batzuk lehenago, Errekaldeko Gaztetxea babesten ari ziren Ertzaintzako agenteei eraso egin diete kaputxadunek, botilekin, lehergailu piroteknikoekin eta beste objektu batzuekin. Izan ere, eraikina bihar epailearen aginduz hustea aurreikusita zegoen. Orain arte, istilu horietan, bost gazte atxilotu dituzte agenteen aurkako atentatuagatik. Halaber, lau ertzainek hainbat lesio izan dituzte.
Desordena publiko horietan edukiontzi ugari gurutzatu dituzte errepidean, eta edukiontzi batzuei su eman diete.