25_0238 Ertzaintzak barne-ikerketa bat hasi du, osteguneko Errekaldeko istiluetan Ertzaintzak gazte bat zauritu zuen argitzeko

Ertzaintzak barne-ikerketa bat hasi du, osteguneko Errekaldeko istiluetan Ertzaintzak gazte bat zauritu zuen argitzeko
Servicio de prensa
2025-04-05
Ertzaintzak barne-ikerketa bat hasi du Errekaldeko osteguneko istiluetan Ertzaintzak gazte bat zauritu zuen argitzeko. Ikerketa atzo hasi zen, komunikabideen bidez gertaeren berri izan bezain laster, ordu honetan ez baitago salaketarik erregistratuta.
Istiluak ostegun gaueko bederatziak baino minutu batzuk lehenago hasi ziren, ostiral goizean epailearen aginduz hustu behar zuten Errekaldeko Gaztetxea babesten ari ziren ertzainak kaputxadunek botilekin, lehergailu piroteknikoekin eta beste objektu batzuekin eraso zituztenean. Istilu horietan, Ertzaintzak lau gazte atxilotu zituen agenteen aurkako atentatuagatik. Halaber, 15 ertzain zauritu ziren.
Desordena publiko horietan edukiontzi ugari gurutzatu ziren galtzadan, eta haietako seiri su eman zieten. Bilboko Udalaren arabera, kalte materialak, hasierako zenbaketa baten arabera, sei mila eurotik gorakoak dira.