25_0241 Bost pertsona atxilotu dituzte Bilbon borroka jendetsu batean parte hartzeagatik

Bost pertsona atxilotu dituzte Bilbon borroka jendetsu batean parte hartzeagatik
Servicio de prensa
2025-04-06
Ertzaintzak bost gizon atxilotu ditu gaur arratsaldean Bilbon, borroka jendetsu batean arma zuriekin mehatxu egitea egotzita.
Gaur, igandea, arratsaldeko 19:00ak pasata, Ertzaintzak Zabala auzora joateko deia jaso du, borroka jendetsua gertatzen ari zelako eta arma zuriak erabiltzen ari zirelako.
Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa bertaratu dira, eta gertatutakoaren berri jaso dute. Orain arte, bost gizon atxilotu dituzte gertakarietan parte hartzeagatik, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea. Egindako miaketetetan arma zuriak eta defentsarako espraiak atzeman dituzte.