Categorías: albisteak-berriak

1.000 proposamen inguru jaso dira Donostian 2026-2027 Partaidetzazko Aurrekontuetarako

Aurreko prozesuan baino % 50 gehiago

Donostiako Udalak 966 proposamen jaso ditu guztira martxoaren 10etik apirilaren 6ra bitartean garatutako Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuaren lehen fasean. Hasierako fase hori itxi ondoren, proposamenak aztertzeko faseari ekingo zaio, udaleko departamentuek udan zehar garatuko dutena.

Proposamen horiek hiriarekin lotura duten 16 urtetik gorako pertsonek (bizilekua, lana, aisialdia, ikasketak…) eta udal-erregistroan inskribatutako elkarteek aurkeztu dituzte (pertsona edo erakunde bakoitzak proposamen bat baino gehiago egin ahal izan ditu).

Eneko Goia alkateak azaldu duenez, «une honetatik aurrera, Herritarren Partaidetzarako zerbitzuak jasotako proposamenak aztertuko ditu aldez aurretik, dagokion departamentura bideratzeko, eta irailetik aurrera izango ditugu bozketa-fasera igarotzen direnei buruzko datu zehatzagoak«.

Goiak nabarmendu duenez, «oraingoz aurreratu dezakegu herritarren erantzuna oso positiboa izan dela, aurreko prozesuan baino % 50 proposamen gehiago jaso baitira. Horrek erakusten du herritarrak gero eta gehiago inplikatzen direla beraien inguruarekin zerikusia duten erabakiak hartzeko prozesuan«.

Hurrengo faseak

Datozen asteetan, Herritarren Partaidetzarako zerbitzuak proposamen bakar bat osatzeko moduko antzekotasunak dituzten proposamenak batu egingo ditu, betiere aldez aurretik aukera hori proposamena egin duten pertsonekin kontrastatu ondoren, eta, ondoren, dagokion departamentura bideratuko ditu.

  • Apiriletik irailera bitartean: gai bakoitzean eskumena duen udal departamentu bakoitzak proposamen bakoitza teknikoki aztertuko du, eta irailaren 29tik urriaren 5era bitartean argitaratuko da webguneko atalean, ondoren donostiarrek bozkatzeko.
  • Bozketa fasea: urriaren 13tik 26ra bitartean egingo da, eta horren bidez herritarrek 2026 eta 2027 urteetako aurrekontuetan zein proposamen sartuko diren lehenetsi ahal izango dute.

Ekitaldi bakoitzeko 1,5 milioi euro bideratuko ditu Udalak aukeratutako proiektuak garatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi urteko ume bat hil da Bilbon, lehiotik erorita

25_0266 Bi urteko ume bat hil da Bilbon, lehiotik erorita Bi urteko ume bat hil…

51 mins hace

Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du Ertzaintzak

25_0265 Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du…

7 horas hace

Atxilotu bat eta ikertu bat, Gasteizko saltoki batean larderiaz arma zuriz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteazkena, arratsaldean, Gasteizko denda batean ustez…

10 horas hace

Irun, beste gizon bati kristalezko botila batekin eraso egin eta telefono mugikorra kendu zion

Ertzainek 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, arratsaldean, Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea…

1 día hace

Bilbon atxilotu dute indarkeria erabiliz emakume bati lapurreta egiteagatik

Ertzainek 30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, bide publikoan emakume bati indarkeria…

1 día hace

La transformación urbana impulsada por la ampliación del Topo llega a su recta final

La nueva pasante del Topo en Donostia que se pondrá en marcha el año que…

1 día hace