25_0245 Bi pertsona atxilotu eta bat ikertu dute gaur arratsaldena Bilbon arma zuriz erasoak egiteagatik

Bi pertsona atxilotu eta bat ikertu dute gaur arratsaldena Bilbon arma zuriz erasoak egiteagatik
Prentsa zerbitzua
2025-04-08
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu gaur arratsaldean Bilbon, bata hilketa saiakera egotzita, eta bestea arma zuriz egindako mehatxuak eta lesioak egotzita. Hirugarren bat ikertu dute arma zuriz egindako mehatxuengatik.
Gaur, asteartea, arratsaldeko 20:30ean, Ertzaintzari Zabala auzora joateko eskatu diote, bi gizonek arma zuriz egindako zauriak zituztelako.
Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa bertaratu dira, eta gertatutakoaren berri jaso dute. Orain arte, bi gizon atxilotu dituzte gertakarietan parte hartzeagatik, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea. Hirugarren gizon bat ikertu dute arma zuriz mehatxu egiteagatik. Miaketetan arma zuriak eta burdinazko barrak atzeman dituzte.
Osasun zerbitzuek bi zaurituak Basurtuko ospitalera eraman dituzte.
Antzeko gertakariengatik aurrekariak dituzten 28 eta 32 urteko bi atxilotuak epailearen esku utziko dituzte, dagozkien eginbideak amaitutakoan.