Ertzaintzak Zizurkilen bizi den gizon bat atxilotu du, bere bizilagun batzuk jazartzeagatik eta mehatxatzeagatik eta, gainera, bizi diren eraikinean kalte larriak eragiteagatik. Bestalde, pertsona horrek hainbat epaitegik atxilotzeko emandako zazpi agindu zituen indarrean.
Atzo, asteartea, goizean, Ertzaintza, Tolosako 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta, Zizurkilgo etxe batean sartu zen, eta agenteek bertako bizilaguna, 41 urteko gizona atxilotu zuten.
Gizon hori hil honen hasieran salatu zuten bere bizilagun batzuek, bizi diren eraikineko horma eta trenkadetan kalte handiak egin zituelako eta horrek etxebizitzen egiturari eragin ziezaiokeelako. Gainera, objektuak bota zituen bizilagunetako batzuen etxeko fatxadaren kontra, eta hainbat kalte eragin zituen.
Gertaera horiek guztiek segurtasun falta sortu zuen bizilagunen artean, atxilotu duten gizonak jazarrita eta mehatxatuta sentitzen baitziren.
Bestalde, Tolosako eta Donostiako epaitegien hainbat atxilotze-agindu zeuden pertsona horren kontra, hainbat arrazoirengatik. Iruñeako epaitegi batek atxilotzeko eta espetxeratzeko emandako agindu judizial bat ere bazegoen.
Azkenean, atxilotua gaur goizean jarri dute agintari judizialaren eskuetan, eta Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman du. Era berean, urruntze-aginduak ere ezarri ditu bere bizilagun batzuen alde.
25_0266 Bi urteko ume bat hil da Bilbon, lehiotik erorita Bi urteko ume bat hil…
25_0265 Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du…
Ertzaintzako agenteek 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteazkena, arratsaldean, Gasteizko denda batean ustez…
Ertzainek 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, arratsaldean, Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea…
Ertzainek 30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, bide publikoan emakume bati indarkeria…
La nueva pasante del Topo en Donostia que se pondrá en marcha el año que…