Abanto-Zierbenako ostalaritza-lokal bateko lapurretaren egilea atxilotu dute


25_0249 Abanto-Zierbenako ostalaritza-lokal bateko lapurretaren egilea atxilotu dute

Abanto-Zierbenako ostalaritza-lokal bateko lapurretaren egilea atxilotu dute

Servicio de prensa

2025-04-10

Atxilotuari jatetxe baten barrutik eskupekoak zituen pote bat lapurtzea leporatzen diote, lokaleko leiho bat behartu ondoren. Ertzaintzak egindako eginbideei esker identifikatu dute lapurretaren ustezko egilea, polizia-aurrekariak dituen 63 urteko gizona.

Lapurreta joan den urtarrilean egin zuten Abanto-Zierbenako Sanfuentes auzoko ostalaritza-establezimendu batean. Lokaleko komunetako leihoetako bat behartu ondoren, lapurrak barrura sartu ziren eta eskupekoak zituen potea lapurtu zuten.  Jabeak zegokion salaketa jarri zuenean, Ertzaintzak lapurretaren egilea edo egileak identifikatzeko ikerketa hasi zuen.

Egindako eginbideei esker identifikatu ahal izan zuten susmagarria, polizia-aurrekariak dituen 63 urteko gizona, eta atzo, asteazkena, atxilotu zuten.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak egiteko, eta horiek amaitu ondoren, datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera.