25_0249 Abanto-Zierbenako ostalaritza-lokal bateko lapurretaren egilea atxilotu dute
Servicio de prensa
2025-04-10
Atxilotuari jatetxe baten barrutik eskupekoak zituen pote bat lapurtzea leporatzen diote, lokaleko leiho bat behartu ondoren. Ertzaintzak egindako eginbideei esker identifikatu dute lapurretaren ustezko egilea, polizia-aurrekariak dituen 63 urteko gizona.
Lapurreta joan den urtarrilean egin zuten Abanto-Zierbenako Sanfuentes auzoko ostalaritza-establezimendu batean. Lokaleko komunetako leihoetako bat behartu ondoren, lapurrak barrura sartu ziren eta eskupekoak zituen potea lapurtu zuten. Jabeak zegokion salaketa jarri zuenean, Ertzaintzak lapurretaren egilea edo egileak identifikatzeko ikerketa hasi zuen.
Egindako eginbideei esker identifikatu ahal izan zuten susmagarria, polizia-aurrekariak dituen 63 urteko gizona, eta atzo, asteazkena, atxilotu zuten.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak egiteko, eta horiek amaitu ondoren, datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera.
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…
25_0266 Bi urteko ume bat hil da Bilbon, lehiotik erorita Bi urteko ume bat hil…
25_0265 Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du…
Ertzaintzako agenteek 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteazkena, arratsaldean, Gasteizko denda batean ustez…
Ertzainek 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, arratsaldean, Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea…
Ertzainek 30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, bide publikoan emakume bati indarkeria…