Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak bikote bat atxilotu du Santurtziko herritar bati eraso eta lapurreta egiteagatik

Indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta lesioak eragitea leporatuta atxilotu duten gizona eta egitate berberengatik ikerketapean geratu den emakumea atzo aurkitu zituzten Portugaleteko ostatu batean. Bikoteari joan den martxoan Santurtziko herritar bati eraso egitea eta urrezko zintzilikario bat lapurtzea leporatzen diote.

Joan den martxoaren 13an, Santurtziko Kabiezes auzoko bizilagun bati bikote bat hurbildu zitzaion etxean sartzera zihoanean. Gizona atarian sartu zen eta biktimari igogailuan eraso egin zion bultza eginez, eta lepoan zeraman zintzilikarioa kendu zion. Biktima lapurrari heltzen saiatu zen, baina hark defentsa-esprai batekin busti zizkion begiak eta ihes egin zuen.

Biktimak Ertzaintzara deitu zuen, eta Ertzaintzak ikerketa hasi zuen lapurretan inplikatutako bikotea identifikatzeko.  Polizia-ikerketari esker, ustezko lapurrak, polizia-aurrekariak dituzten 27 urteko gizona eta 18 urteko emakumea, identifikatu zituzten.

Ikerketaz arduratu ziren agenteek atzo, asteazkena, atxilotu zituzten Portugaleteko ostatu batera sartzera zihoazenean. Gizonari indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta lesioak eragitea leporatu diote eta emakumea ikerketapean geratu da egitate berberengatik. Zeramatzaten gauzak miatu zituztenean, lau giltza orokor, ateak irekitzeko plastiko bat eta metalezko barra bat, hagaxka markatzaileak eta defentsarako esprai bat aurkitu zizkieten. Atxilotu duten gizonak Bilboko hainbat epaitegik atxilotzeko eta bertaratzeko emandako sei agindu zituen indarrean.

Bikotea Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten zegozkion polizia-izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu Athletic Cluben eta Rangersen arteko futbol partidaren amaieran Bilbon izandako istiluetan

Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…

3 horas hace

Bi urteko ume bat hil da Bilbon, lehiotik erorita

25_0266 Bi urteko ume bat hil da Bilbon, lehiotik erorita Bi urteko ume bat hil…

15 horas hace

Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du Ertzaintzak

25_0265 Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du…

21 horas hace

Atxilotu bat eta ikertu bat, Gasteizko saltoki batean larderiaz arma zuriz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteazkena, arratsaldean, Gasteizko denda batean ustez…

1 día hace

Irun, beste gizon bati kristalezko botila batekin eraso egin eta telefono mugikorra kendu zion

Ertzainek 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, arratsaldean, Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea…

2 días hace

Bilbon atxilotu dute indarkeria erabiliz emakume bati lapurreta egiteagatik

Ertzainek 30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, bide publikoan emakume bati indarkeria…

2 días hace