Ertzaintzak Algortan adineko gizon bati indarkeria erabiliz lapurreta egin ziotenetako bat atxilotu zuen atzo. Delitu hori egiteko mataleon maniobra arriskutsua erabili zuten.
Lapurreta joan den astean, hilaren 2an, egin zuten biktimaren etxeko atarian, Getxoko Algorta auzoan. Ezezagun batek atzetik lepotik heldu eta mataleon izeneko maniobra egin zion. Jarraian, bigarren pertsona batek lepoan zeraman katea eta eskumuturreko bat kendu zizkion, biak ere jabearentzat balio sentimental handikoak.
Lapurreta egiteko metodo hori oso arriskutsua izan daiteke biktimarentzat, bereziki edadetua bada, oraingoan izan den bezala.
Getxoko Ertzain-etxetik egindako ikerketen arabera, biktima zaintzen aritu ziren bere etxetik gertu dagoen ostalaritza-establezimendu batean zegoen bitartean. Horrela, inguruan zain zeuden lapurrek etxera zihoanean egin zioten lapurreta gizonari.
Egindako ikerketen ondorioz, atzo, asteazkena, atxilotu zuten egileetako bat. Indarkeria erabiliz egindako lapurretengatik aurrekari ugari dituen 29 urteko gizon bat da. Bere biktimak adinekoak izaten dira edo, bestela, nahiko gazteak, baina beti izaten da nagusitasun fisikoa.
Ikerketaren arduradunek lanean jarraitzen dute delitu hori egiten parte hartu zuen beste pertsona identifikatu eta atxilotu ahal izateko.
Atxilotua atzo bertan jarri zuten agintari judizialaren eskuetan, polizia-eginbideak amaitutakoan.
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…
25_0266 Bi urteko ume bat hil da Bilbon, lehiotik erorita Bi urteko ume bat hil…
25_0265 Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du…
Ertzaintzako agenteek 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteazkena, arratsaldean, Gasteizko denda batean ustez…
Ertzainek 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, arratsaldean, Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea…
Ertzainek 30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon, bide publikoan emakume bati indarkeria…