25_0252 Gizon bat hil da A-124 errepidean, Guardian, zirkulazio-istripu batean

Gizon bat hil da A-124 errepidean, Guardian, zirkulazio-istripu batean
Prentsa zerbitzua
2025-04-10
Gizon bat hil da gaur arratsaldean A-124 errepidean, Guardian, Logroñorako noranzkoan, izandako zirkulazio-istripu batean.
Gaur arratsaldeko seiak eta laurdenetan, A-124 errepidetik zihoan motor batek istripua izan du Guardian, Logroñorako noranzkoan.
Bertaratutako larrialdi-zerbitzuek, Ertzaintzak eta osasun-zerbitzuek motozaleari lagundu diote bizkortze-maniobren bidez, eta, zoritxarrez, ezin izan diote bere egoerari buelta eman.
Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, zorigaiztoko istripuaren nondik norakoak argitzeko.