Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak martxoan Donostian gertatutako homizidio bat argitu du

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu joan den martxoaren 8an Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako homizidioaren egileak izatea leporatuta.

Martxoaren 8ko goizaldean, ordu biak aldera, Ertzaintzak jakin zuen adin ertaineko gizon bat konortea erdi galduta aurkitu zutela kalean, Donostiako Bidebieta auzoan.  Gizona osasun-zentro batera eraman zuten, baina handik ordu batzuetara hil zen.

Ertzaintzak, Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuaren bidez, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuak egindako autopsiaren ondorioak jaso ondoren, ikerketa hasi zuen gertaeraren inguruabarrak argitzeko.

Egindako ikerketen ondorioz, homizidio bat eta indarkeria erabiliz egintako lapurreta bat izan zirela argitu zuten eta horien bi egileen identitatea jakin ahal izan zuten.  Horrela, joan den asteartean, ikertzaileek 31 urteko gizon bat eta 33 urteko emakume bat atxilotu zituzten Gipuzkoako hiriburuan, homizidio-delitu bat eta indarkeria erabiliz egindako lapurreta bat leporatuta, biktimaren telefono mugikorra eta beste objektu batzuk hartu baitzituzten. Ikertzaileek bi atxilotuen etxebizitzak miatu zituzten agintari judizialak baimenduta.

Bi atxilotuek polizia-aurrekari ugari dituzte, batez ere ondarearen aurkako delituengatik. Biak agintari judizialaren eskuetan jarri dituzte, eta gizona espetxeratzeko agindua eman du eta emakumea aske uztekoa kautelazko neurriak ezarrita.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Lezo, etxebizitza batean lapurretan harrapatu dute

25_0261 Lezo, etxebizitza batean lapurretan harrapatu dute Lezo, etxebizitza batean lapurretan harrapatu dute Servicio de…

1 hora hace

Lurralde Kohesioak lizitaziora atera ditu Irurtzungo Kontserbazio Zentroko errepide eta autobiak mantentzeko 36 milioi euroko bi kontratuak

Lurralde Kohesiorako Departamentuak gaur lizitaziora atera ditu Irurtzungo Kontserbazio Zentroko autobiak eta errepideak mantentzeko 36…

4 horas hace

Nafarroako hezkuntza sare publikoko 308 irakaslek egin dute bat sindikatuek gaur deitutako hamargarren greba-egunarekin

Hezkuntza sare publikoko 308 irakaslek bat egin dute gaur STEILAS, LAB, ELA eta CC.OO. sindikatuek…

4 horas hace

InÍciate Sarien hamaikagarren edizioari hasiera emango zaio negozio teknologikoen ideia onenak aitortzeko

Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak eta Uxue Itoiz Nafarroako Enpresen eta…

4 horas hace

Donostiak ikerketa bat abiarazi du hiriaren turismo karga-gaitasuna ebaluatzeko

binary comment Ikuspegi jasangarri, inklusibo eta adimendun batetik Donostiako Udalak, Donostia Turismoaren bitartez, beste urrats…

4 horas hace

90 pertsona baino gehiago bildu dira Inguralden Barakaldoko kale-garbiketako enpresarekin enplegu-aukera berriak ezagutzeko

Jardunaldia apirilaren 9an izan zen, INNOBAK Beurko zentroan, eta Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko erakundeei laguntzeko…

4 horas hace