Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak hainbat neurri hartu ditu osasun-zentroak eta kontsultategiak medikuez hornitzeko; horien artean dago, hain zuzen, LMAko Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEa. Izena emateko epea joan den apirilaren 4an hasi zen, eta astebetean, gaur, apirilak 11ra arte, 400 profesional medikok eman dute izena eskainitako 143 plazetako batean sartzeko. Hala jakinarazi du gaur goizean Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, Eusko Legebiltzarrean ospatzen ari den Kontroleko Osoko Bilkuran.
Izena emateko epea zabalik egongo web orrian apirilaren 30era arte. Zehazki, Osakidetzak 143 lanpostu eskaintzen ditu deialdi honetarako, eta horiei gehituko zaizkie hilabete hauetan esleitzen ari diren egonkortzeko eta ohiko EPEetan hutsik geratzen direnak. Betetzen zailak diren EPEko 143 plazak, guztiak Lehen Mailako Arretan daudenak, honako hauek dira:
Betetzen zailak diren lanpostu espezifikoak kontratatzea da Osasun Sailak eta Osakidetzak legegintzaldi honetarako duten lehentasun handienetako bat. Betetzeko zailak diren lanpostutzat hartzen dira, batez ere, hiriguneetako osasun-zentroetako arratsaldeko lanaldiei dagozkienak, bai eta urrutien dauden landa-eremuetako kontsultategietako lanpostuak ere.
GAZTETZEKO ETA FIDELIZATZEKO PROGRAMA
Gainera, eta mediku eskasia arintzeko neurrien artean, Osakidetzak Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programa jarri du abian, talentua erakartzeko eta prestakuntzako egoitzaldia amaitzen duten langileak erakartzeko, sisteman jarrai dezaten. Euskal osasun zerbitzuak prestakuntza handiena duten pertsonak sartu nahi ditu bere plantillan, osasunaren arloan planteatzen diren erronkei erantzuteko eta, horrekin batera, kategoria mediko batzuetan dagoen profesional-faltari aurre egiteko.
Osakidetzak lan-baldintza erakargarriak eskaintzen ditu talentua erakarri eta mantendu ahal izateko, hala nola iraupen luzeko kontratuak, ordainsari erakargarriak edota kontziliazio-neurriak. Horiek guztiak beste autonomia erkidegoetan prestakuntza jasotzen ari diren azken urteko egoiliarrentzat eskaintzen ditu, halaber. Helburua, Osakidetzaren 2024-2028 aldirako Giza Baliabideen Plangintza Estrategikoan jasotzen den bezala, bikoitza da: «Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan behar bezalako estaldura bermatzeko planteatzen diren beharrei erantzutea» eta «lan-baldintza egokiak sortzea, osasuneko profesionalak konprometituta senti daitezen eta arreta-eredu berrien diseinuan eta ezarpenean zeregin aktiboa izan dezaten».
Neurriak aurten prestakuntza amaituko duten egoiliarrentzat dira, edozein espezialitate medikotakoak, bai Osakidetzakoak, bai EAEtik kanpoko beste osasun-sistema batekoak. Zer eskaintzen du Osakidetzak?
Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…
25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…
2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…
25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…
25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…