Categorías: albisteak-berriak

Euskadik 2030 Agendarekiko duen konpromisoa indartu du nazioarteko adituekin egindako jardunaldi batean

Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGAren) txostena aurkeztu du. Txosten horren arabera, energia berriztagarriak, etxebizitza, mugikortasuna, iraupen luzeko langabezia eta biztanleriaren zahartzea dira garapen jasangarriaren erronka nagusiak.

Era berean, Asier Aranbarri Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendariak Euskadiko Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Plana azaldu du. Jardunaldian nazioarteko adituek parte hartu dute, hala nola Aziza Akhmouch ELGAko Hiri Politika eta Garapen Jasangarrirako buruak eta Stefano Marta ELGAko Hiri Adimendun eta Jasangarrien Unitateko buruak. Hain zuzen, azken horrek Euskadiko GJHen lurralde-ikuspegia aztertu du.

Etenaldi baten ondoren, jardunaldiak Rae Cornish Galesko Gobernuko Etorkizun Jasangarrien zuzendari albokoaren hitzaldiarekin jarraitu du, eta Galesko Herrialdearen kasua nazioarteko ikuspegi batetik aztertu du. Ondoren, Emanuela Mancak nazioarteko bigarren esperientzia aurkeztu du, Sardiniako kasuan zentratuta.

Gainera, mahai-inguru bat egin da izenburu honen pean: ‘Nazioarteko agertoki berriaren aurrean, gaur, inoiz baino gehiago, gure Bide Orria 2030 Agenda da’. Bertan parte hartu dute Sebastien Vauzelle Local 2030 Idazkaritzako zuzendariak, Mari José Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak eta Naiara Goia ArantzazuLab-eko zuzendari nagusiak. Moderatzailea Arantza Acha izan da, UN Etxeko zuzendaria. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eman dio amaiera jardunaldiari.

Jardunaldiaren testuingurua

Jardunaldi hau Euskadiko garapen jasangarriaren erronka nagusien barruan kokatzen da. Horien barruan daude, besteak beste, energia berriztagarriak, etxebizitza, mugikortasuna, iraupen luzeko langabezia eta biztanleriaren zahartzea. Euskadik GJHak lokalizatzeko esparru zabala garatu du, eta horren barruan jasota daude ekintza-plan espezifiko bat, estrategia sektorialak eta jarraipen-sistemaren  bat. Gomendio guzti hauek, Euskadiko Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Planean jasoak izan dira.

ELGA eta horrek garapen jasangarrian duen zeregina

ELGA nazioarteko foro bat da, 38 herrialde biltzen dituena, eta helburu du ongizate globala hobetzeko politika ekonomiko eta sozialak koordinatzea. 100 herrialde baino gehiagorekin lan egiten du, gizarte indartsuagoak, bidezkoagoak eta jasangarriagoak eraikitzen, eta politika publikoetan praktika hobeak aztertzeko eta zabaltzeko ezagutza-zentro gisa balio du.

Euskadiren parte-hartzea ELGAren programan

Euskadik ELGAren programa honetan parte hartzen du: ‘Hiriak eta eskualdeak inplikatuz, inor atzean gera ez dadin bermatzeko’. Programa horren helburua da GJHen lurralde-ikuspegia sustatzeko interesa duten hiri eta eskualdeei laguntzea, ELGAren eta intereseko lurraldeen batezbestekoaren aurrean duten posizioa neurtuta.

Programa 2023ko apirilean hasi zen, Parisko ELGAren egoitzan izenpetutako atxikimendu-akordioarekin, eta gaur Bilbon amaitzen da, Sintesi Txostena aurkeztearekin. Txosten honek GJHen lurralde-ikuspegia indartzeko marko analitiko integrala jasotzen du.

Euskadiren parte-hartzea ELGAren urteko jardunaldian

Datorren apirilaren 17an, Eusko Jaurlaritzak ELGAren urteko jardunaldian parte hartuko du, Parisen. Ekitaldi horretan, Euskadik garapen jasangarrirako bere eredua aurkeztuko du eta bere esperientzia eta jardunbide egokiak partekatuko ditu ELGAren ekimenen esparruan, garapen-bidean dauden herrialdeetako ahalmen fiskalak, politika publikoak eta zerga-betearazpena hobetzeko. Horrez gain, arlo horietan etorkizunean izango diren erronkei helduko die.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteizen bi gazteri egindako lapurretaren ustezko bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…

2 horas hace

Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik

25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…

5 horas hace

Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean.

2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…

17 horas hace

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion

25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…

20 horas hace

Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik

25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…

1 día hace

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu Athletic Cluben eta Rangersen arteko futbol partidaren amaieran Bilbon izandako istiluetan

Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…

1 día hace