Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz
Egiptok eta Euskadik bi lurraldeen arteko harreman instituzional eta ekonomikoak sendotzen jarraitu dute, Ehab Badawi Egiptoko Errepublika Arabiarrak Espainian duen enbaxadoreak Euskadira egindako bisita ofizialarekin. Topaketa hau Basque Trade & Investmentek (BasqueTrade) bultzatu du, Egipto bezalako nazioarteko merkatu estrategikoetan euskal enpresentzako aukerak sustatzeko asmoz.
Egipto, Afrika iparraldeko merkatu garrantzitsuenetakoa eta MENA eskualdeko (Ekialde Hurbila eta Afrika Iparraldea) bazkide estrategikoa, asmo handiko prozesua egiten ari da herrialdeko ekonomikoa eraldatzeko. Industria modernizatzea, azpiegiturak garatzea, trantsizio energetikoa eta digitalizazioa dira herrialdearen apustua, aukera berriak sortuz atzerriko enpresentzat, bereziki berrikuntza eta teknologiarekin lotutako profila dutenentzat. Testuinguru honetan, Euskadi bazkide estrategiko potentzialtzat posizionatu da bere enpresa-ekosistema lehiakorragatik, nazioarteko proiekzio sendoagatik, eta industria eta teknologia sektoreetan duen lidergoagatik.
Euskadira egindako bisitan, Badawik bilerak egin ditu agintari instituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz. Gainera, topaketa horietan, sinergiak identifikatu dituzte bi lurraldeen intereseko arloetan: energia berriztagarriak, azpiegiturak, uraren teknologiak, turismoa eta hezkuntza tekniko-profesionala. Era berean, bisitak lankidetza ekonomiko jasangarrirako agenda bat sustatzeko aukera erraztu du, bi aldeen mesedetan.
BasqueTradek bideratutako topaketa honi esker, sinergiak identifikatu eta lotura berrien sorreran aurrera egin ahal izan dute, etorkizunean merkataritza arloko ekimen berriak sustatzeko bidea irekiz. Ildo horretan, enbaxadorearen bisitak argi utzi du gero eta interes handiagoa dagoela aliantza estrategikoak dibertsifikatzeko eta lankidetza ekonomikorako bide berriak irekitzeko Egipto eta Euskadiren artean.
Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…
25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…
2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…
25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…
25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…