Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Gobernu Kontseiluak datozen egunetan Gauzatu Industria programa aktibatzeko tramiteak abian jartzea onartu du. Programa horren bidez, oinarri teknologikoko euskal ETEek eta/edo ETE berritzaileek 28 milioi euro eskuratu ahal izango dituzte aurten aurrerakin itzulgarrietan, dela sortzeko, dela garatzeko.

SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak kudeatzen duen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren programa honek aurreeskaera egiteko aukera ematen du urtarriletik, eta enplegua sortzea du helburu nagusietako bat. Gauzatu Industria 2025eko Industriarentzako Laguntza Planaren barruan dago, eta 500 milioi eurorainoko zuzkidura du, industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago lortzeko helburu hirukoitza bultzatzeko

Gauzatu programan sar daitezke erauzketako, eraldaketako, produkzioko eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetako ETE industrialak, baldin eta oinarri teknologikokotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira, baita jarduera nagusia IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako zibererasoetatik babesteko sistemak industria-enpresetan bateratzea eta integratzea duten enpresak ere.

Adierazi denez, babesak itzulgarri beharreko laguntzak dira, inbertsioaren % 35erainokoak, eta gehienez 200.000 eurokoak sortutako enplegu bakoitzeko edo 150.000 eurokoak hasierako plantilla mantentzeko. Laguntza horiek bost urtetan itzuli beharko dira, eta ezingo dira 1.500.000 eurotik gorakoak izan enpresa bakoitzeko.

Azken bost urteetan Eusko Jaurlaritzak 140 milioi inbertitu ditu Gauzatu Industria programan, eta horrek 642 milioiko inbertsioak eta 3.632 enplegu sortzea edo mantentzea eragin du. Eta, iaz bakarrik, laguntzara bideratutako 28 milioiek 162,5 milioiko inbertsio enpresariala eta 870 lanpostu sortu zituzten.

2000tik 2024ra bitartean, Gauzatu Industriara bideratutako 677 milioi euro publikoek lortu dute oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten ETEek 2.887 milioi euro inbertitzea eta 18.565 lanpostu sortzea edo mantentzea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteizen bi gazteri egindako lapurretaren ustezko bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…

2 horas hace

Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik

25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…

5 horas hace

Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean.

2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…

17 horas hace

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion

25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…

20 horas hace

Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik

25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…

1 día hace

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu Athletic Cluben eta Rangersen arteko futbol partidaren amaieran Bilbon izandako istiluetan

Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…

1 día hace