Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu bat onartu du Euskal Finantza Aliantzaren esparruan FEIri 1.000 M €-ko zuzkidura gehigarria ekartzeko

Gobernu Kontseiluak aurrekontuak aldatzeko lege-proiektu bat onartu du, Euskadiren eraldaketa ekonomikoari lotutako inbertsioak finantzatzera bideratutako zorpetze gehigarri bat ahalbidetzeko. Zorpetze gehigarri hori 1.000 M €-ko saldoan gauzatu ahal izango da 2025eko eta 2026ko ekitaldietan, Finantzen Euskal Institutuaren (FEIren) bidez finantza-inbertsioak egiteko, joan den martxoaren 3an Imanol Pradales lehendakariak Euskal Finantza Aliantza abian jartzeko iragarritako konpromisoaren esparruan.

Egun horretan, Eusko Jaurlaritzak lankidetza-protokolo bat sinatu zuen bederatzi entitaterekin batera, Euskadin finantza-tresna publiko-pribatu berriak aktibatzeko. Protokolo horretan nabarmentzen denez, euskal industria bultzatu eta azpiegitura energetiko eta zientifiko-teknologikoetan inbertsio handiei ekin ahal izateko, baita enpresak hazteko eta errotzeko eragiketa industrial eta teknologikoei ere, instituzioek funtsezkotzat jotzen dute Euskadiko finantza-gaitasunak lerrokatzea eta fokalizatzea.

Horregatik, Euskadin lankidetza publiko-pribatuko finantza-tresnak aktibatzea ahalbidetuko duten formulak bilatzeko elkarrekin lan egitea adostu zuten, funtsezko hiru ardatz bertikaletan bideratuta: sustraitzea, industria eta azpiegitura energetiko eta zientifiko-teknologikoak.

“Gure helburua da, Draghi Txostenaren hirutik baterako araua aplikatuta, 1.000 milioi euroko inbertsio publiko hori gutxienez 3.000 milioi kapital eta aurrezki pribatu gehiago mobilizatzeko gai izatea, eta, horrela, 4.000 milioiko finantza-potentzia lortzea legegintzaldi honetan”, azaldu zuen lehendakariak Euskal Finantza Aliantzaren hasiera horretan.

Zorpetzearen baliabide gehigarri hori, Euskadiren eraldaketa ekonomikoari eta deskribatutako erronkei aurre egiteko inbertsioak egiteko, guztiz bateragarria da Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan adostutako aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren bidearekin. Aurrekontua aldatzeko lege-proiektu hau onartu arte, ekitaldi honetako zorpetze-gehikuntzaren muga 490 M €-koa zen.

Onartu ondoren, lege-proiektua Legebiltzarrera igorriko da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteizen bi gazteri egindako lapurretaren ustezko bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…

16 horas hace

Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik

25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…

19 horas hace

Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean.

2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…

1 día hace

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion

25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik

25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…

2 días hace

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu Athletic Cluben eta Rangersen arteko futbol partidaren amaieran Bilbon izandako istiluetan

Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…

2 días hace