Haizelur Debako ETEa da, balio erantsi handiko piezen doitasun-mekanizazioan jarduten du eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin du. Azken zazpi urtetan, esportazioa minimoa izatetik fakturazioaren %35ekoa izatera igaro da. Enpresak bulego tekniko bat du eta pieza bakoitzaren mekanizazio-prozesuak optimizatzen dituzte bertan ingeniariek, 3D teknologiarik aurreratuenekin simulazioak eginez. Bi makina tridimentsionaleko gela bat ere badu, tenperatura konstantearekin, produktuen kalitatea eta zehaztasuna bermatzeko. Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du. Programak zibersegurtasuna sustatzen du euskal enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.
Enpresa 1980an sortu zen Elgoibarren bost bazkideren ekimenez. Gipuzkoako udalerri horretako makina-erreminta eskolan ikasketak amaitu ondoren, enpresa sortu zuten doitasun-piezak mekanizatzeko. Bezeroak Elgoibarko enpresak ziren eta “hasieratik pieza oso doiak eskaintzen ziren, serie laburretan, baita unitarioetan ere”. Doitasuna enpresaren DNAn dago”, adierazi du Jose Luis Sudupe Haizelurreko kudeatzaileak.
Duela 23 urte erabaki zuten Itziarko industrigunera joatea, “bezeroetako bat hor zegoelako eta autopistatik gertu zegoelako”. Zerbitzua Elgoibartik kanpo zabaltzen hasi ziren eta bezeroen zorroa hogei ingurura iritsi zen.
Plantilla handitu egin zen eta duela zazpi urte mugarri garrantzitsu bat izan zen: pabilioia handitu zuten eta bi milioi euroko inbertsioa egin zuten lurzorua eta makinak erosteko. Inbertsio berriak nazioartekotzera begira egin zituzten, ordura arte minimoa baitzen.
“Plan estrategiko bat egin genuen eta gure bereizgarria gure doitasunaren eta kalitatearen kultura zen. Bulego tekniko propioari eta kalitatea kontrolatzeko gelari esker lortu dugu hori. Horrekin guztiarekin eta egindako inbertsioekin, etengabe esportatzen saiatzera ausartu ginen. Baina produktu propiorik ez genuenez, bezeroak erakargarri behar genituen, eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren bitartez ari gara hori egiten”.
Haizelurrek doitasun-mekanizazioan jarduten du, “batez ere bost tonara hel daitezkeen piezak fresatu eta torneatzen ditugu. Bezeroak planoak bidaltzen dizkigu eta eskaintza bat prestatzen diogu horren gainean”. Eskaintzen duten kalitatea “pieza mekanizatu aurretik simulazioa egiten duen bulegoari” esker lortzen dute. “Hala, akatsak ekiditen dira makinan mekanizatzeko garaian. Eta gero beste urrats bat egiten dugu; gela tridimentsional bat dugu 20 graduko tenperatura konstantearekin eta bertan aztertzen dugu ea piezek planoan adierazitako tolerantziak betetzen dituzten. Hori da atzerriko bezeroek modu oso positiboan baloratzen dutena”.
Ekipo-ondasunetako (negozioaren % 55) sektoreentzat egiten dute lan batik bat, eta horren barruan sartzen dira, besteak beste, makina-erreminta, eta pneumatikoak, kartoiak edo botilak egiteko makinak. Horrez gain, siderurgian (% 10), defentsan (% 10), aeronautikarako tresnetan (% 10), robotikan (% 10) eta sektore hidraulikoan (% 5) ere jarduten dute. “Sektore exijenteak dira, baina eroso sentitzen gara exijentzia horretan”.
Haizelurrek 36 langile ditu eta urteko fakturazioa 3,5 milioi euro ingurukoa da. Atzerrira ateratzeari esker, esportazioak negozioaren % 35 izatera iritsi dira dagoeneko. “Duela zazpi urte atzerrian 25.000 euro fakturatzetik egun 1,2 milioi euro fakturatzera igaro gara”.
Orain 52 bezeroko ohiko zorroa dute eta horietatik 7 Frantzian daude, 2 Alemanian, 1 Herbehereetan eta 1 Finlandian. Haizelurrek 1.400 erreferentzia inguru mekanizatzen ditu urtean, batzuk serie unitario edo laburretan eta beste batzuk ertainetan.
Inbertsio handiak egiten dituzte, hiru edo lau urtean behin makina berriak erosten baitituzte. “Doitasunak berrikuntza behar du. Etengabe aldatzen ari den sektorea da”.
SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza digitalizaziorako erabili da, barne-informazioan zibersegurtasuneko arazoak ekiditeko. “Zerbitzari berri bat erosi dugu eta informazio mota bakoitza desberdindu eta segurtasun handiagoa ematen du”.
Erronkak dira nazioartekotzearekin jarraitzea –”Europako mekanizatzaileekin lehiatzen jarraitu nahi dugu”– eta makinetan eta langileetan egindako inbertsioarekin jarraitzea. “Jende gaztea hartu eta formatzen dugu. Urtero ditugu gazteak praktiketan”.
SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.
«Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.
Eusko Jaurlaritzak «Emisio Txikiagoko Ibilgailuak» laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko
Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…
25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…
2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…
25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…
25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…