Sari banaketaren ondoren «Good one» filma proiektatuko dute gaur
Boris Lojkinek zuzendutako L’Histoire de Souleymane (Frantzia, 2024) filmak lortu du Film Luze Onenaren Publikoaren Saria Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldian, gaur gauean Victoria Eugenia Antzokian amaituko dena.
Luciana Kaplanen Tratado de invisibilidadek (Mexiko, 2024) jaso du Film Luze Onenaren Amnesty International Saria. 2010etik, AIk izendatutako epaimahai batek ematen du sari hau. Epaimahaiaren iritziz, “filmak agerian uzten du, zorroztasun estetikoarekin eta maila zinematografiko handiarekin, emakume horien esplotazioa eta egoera horrek eragiten duen eskubide-urraketa”.
Ione Ituarte kultur ekitaldien ekoizleak, Kristina Zorita kazetari eta zinemagileak, eta Miguel Ángel Ramos, Javier Maura eta Itziar Zeberio Amnesty Internationaleko ordezkariek osatutako epaimahaiak aipamen berezia Waves (Vlny, 2024) filmari ematea erabaki du ere, Txekiar Errepublikako eta Eslovakiako koprodukzio honek “Pragako Udaberrian adierazpen-askatasunaren aldeko borrokari heldu diolako, gaur egun ere mehatxupean dagoen eskubideari, alegia”.
Ali Reza Shah Hosseiniren Black Scarf (Iran, 2024) filmak Film Labur Onenaren Gazte Epaimahaiaren Saria irabazi du, 3.000 €-rekin hornitua, eta Iñaki Alforja eta Iban Toledoren 16060 egun (2024) filmak, berriz, Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria (1.000 €), aurten lehen aldiz banatu dena.
Gaur arratsaldean, 20:00etan, itxiera-galan banatuko dira sariak. Ondoren, zinemaldiaren edizio honi amaiera emateko aukeratutako filma proiektatuko da, Good One (AEB, 2024), India Donaldsonek zuzendua.
Zortzi egun hauetan film luzeak eta laburrak proiektatu dira, hainbat eztabaida, mahai-inguru eta beste hainbat jarduera egin dira, eta oraindik zabalik dauden hiru erakusketa antolatu dira.
25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…
2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…
25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…
25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…
25_0266 Bi urteko ume bat hil da Bilbon, lehiotik erorita Bi urteko ume bat hil…