Categorías: albisteak-berriak

Mikrofluidika izango da protagonista Polymers and Medical Applications jardunaldiaren XIII. edizioan

Datorren maiatzaren 16an, Leartikerrek, Eusko Jaurlaritzako BRTA – Basque Research & Technology Alliance sareari atxikitako zentro teknologikoak, Polymers and Medical Applications urteroko ekitaldiaren hitzordu berri bat antolatu du Markina-Xemeingo instalazioetan. Ekitaldi horrek mikrofluidika izango du ardatz, fisika, kimika, ingeniaritza eta bioteknologiari buruzko ezagutzak biltzen dituen diziplina anitzeko teknologia. Fluidoek mikroeskalan duten portaera aztertzen du teknologia horrek, eta fluido kantitate txikiak erabiltzen dituzten osagaiak diseinatzeko aukera ematen du, haien manipulazioa sinplifikatzeko.

Jardunaldi honen hamahirugarren edizioak Point-of-Care eta Organ-a-Chip gailu mikrofluidikoak, horien garapena eta fabrikaziorako erabiltzen diren teknologiak eta parametro biologikoak detektatzeko sentsoreen garapena izango ditu ardatz; horretarako, teknologia horiei buruzko azken berrikuntzak ezagutzeko eta honen inguruan eztabaidatzeko gune bat eskainiko du. Jardunaldia goizeko 9etan hasiko da, Jose Javier Egurrola Leartiker Polimeroen Teknologiako zuzendari zientifiko-teknologikoaren eskutik. Ondoren, María Aguirrek , SPRIko Osasun eta Trantsizio Soziosanitarioko arduradunak hartuko du hitza, eta EAEko Osasun sektoreko I+G+b-ko ekimen estrategikoez hitz egingo du.

Mikrofluidikari eta sentsorikari lotutako materialen, plataformen eta teknologien garapenei buruz hitz egiteko, Joaquim Miguel Oliveira 3Bs – Biomaterial, Biodegradables and Biomimetics Research Group erakundeko ikertzaile nagusiak, Ana Miriam Pareja Granadako Unibertsitateko Nanoelektronika, Grafeno eta 2D Materialen Laborategiko ikertzaile nagusiak eta Irene Varela Leartikerreko Osasuna espezializazioko ikertzaile eta doktoregaiak hartuko dute hitza. Oliveira izango da hitza hartzen lehena, txipeko in vitro modeloak fabrikatzeko biomaterial malgu berrien garapenari buruz hitz egiteko. Ondoren, Parejak parametro biologikoak detektatzeko plataforma mikrofluidiko sentsorizatuen garapena aurkeztuko du, eta, azkenik, Varelak laser femtosegundoko teknologiak gailu mikrofluidikoak masan ekoizteko duen potentzialari buruz hitz egingo du.

Jardunaldia amaitzeko, Miguel Ángel Campanero A3Z Advancedeko zuzendari nagusiak gailu horien alderdi arautzaileak aztertuko ditu.

Teknologia mikrofluidikoak abantaila eztabaidaezinak eskaintzen ditu, eta, horregatik, Lab-on-a-chip gailuak gero eta ohikoagoak dira pazientearen arreta postutik gertu egiten diren gaixotasunen diagnostikoetan (Point-of-Care), bai eta Organ-on-Chip gailuak ere, non, biologia eta ehunen ingeniaritza aplikatuz organismoaren 3D ingurune konplexu eta dinamikoak erreproduzitzeko aukera ematen diguten, ehun biziaren egitura, funtzioa eta ezaugarri mekanikoak zehatz-mehatz islatuz.

Leartiker zentro teknologikoak mikrofluidikari eskainitako ikerketa lerro bat du, Osasuna espezializazioaren barruan, eta horrelako ekitaldiak aukera berezia dira arlo horretan egiten duen ikerketa lana zabaltzeko. Ekitaldi hau antolatzeko Eusko Jaurlaritzarekin  izandako lankidetzari esker, jardunaldi honen hamahirugarren edizioa errealitate bat da.

Inskripzioa doan: https://www.leartiker.com/dibulgazio-zientifikoa/118

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteizen bi gazteri egindako lapurretaren ustezko bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…

16 horas hace

Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik

25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…

19 horas hace

Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean.

2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…

1 día hace

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion

25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik

25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…

2 días hace

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu Athletic Cluben eta Rangersen arteko futbol partidaren amaieran Bilbon izandako istiluetan

Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…

2 días hace