Bentak-Ficoba tarteko informazio-azterlana idazteko epea 20 hilabetekoa da, eta aurrekontua 588.750 eurokoa.
Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Irundik igarotzean Topoaren integrazioa behin betiko zehaztuko duen Bentak-Ficoba informazio-azterlanaren idazketa esleitu dio gaur Fulcrum-González Cavia/Cabrera ABEEari.
Lan horiek 2024ko abenduaren 2an sinatutako “Topoaren trenbideak trenbide-sare orokorraren egungo zabalgunean integratzeko Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren, trenbide-azpiegituren administratzailearen (Adif) eta Irungo Udalaren arteko jarduketa-protokolo orokorrean” lortutako akordioen esparruan egingo dira.
Protokolo horretan geltoki berriaren proiektua, hiri-pasabidea eta linea guztiak trenbide-espazio berean sartzea barne hartzen dituen ETSren Irungo trazadura berriaren lanen koordinazioa arautzen da.
Azterlanak 588.750 euroko aurrekontua eta 20 hilabeteko epea ditu, eta ADIFen egungo trenbide-zabalgunean integratu ondoren Topoaren Bentak-Ficoba tarteak izango dituen trazadura eta geltoki berriak zehaztuko ditu. Lehendik dauden Bentak Belaskoenea eta Colon eta sortuko den Intermodo terminalak dira. Ficobaren kasuan, egungo geltokian bigarren nasa jartzearen bideragarritasuna aztertuko da.
Era berean, besteak beste, azpiegitura berriak ADIFen trenbide-zabalgunearen funtzionaltasuna eta haren trenbide-ustiapenarekin duen bateragarritasuna aztertu beharko ditu (bai azken egoeran, bai jarduketa gauzatzen den fase guztietan), bai eta korridore berriak ahalbidetuko dituen jarduketaren hiri-txertaketa eta hirigintza-garapena ere. Aztertu beharreko aldaketekin, egungo trenbide arrakala murriztea eta herritarrek erabili ahal izango dituzten lurzoruak libre uztea lortu nahi da.
Jarduketa horrek Bentak eta Ficoba arteko trazadura bikoiztea aurreikusten du, eta Topoaren maiztasunak eta ibilbide-denborak hobetzeko planifikatutako beste jarduketa batzuen barruan dago. Horien artean, gaur egun egiten ari diren Lugaritz-Easo saihesbidea eta Altza-Galtzaraborda artean igaroko dena daude.
Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…
25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…
2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…
25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…
25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…