Categorías: albisteak-berriak

Bilbobusen zerbitzu berezia Bilbao Basket – JDA Dijon partidua dela eta

Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Bilbao Basket taldearen zaleen artean Bilbao Arenako kantxarako joan-etorrietan. Horretarako, ohikoa denez, Bilbobusek linea berezi bat jarriko du, BIHAR ASTEAZKENA, APIRILAK 2, linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko.

Horrela, bada, Bilbao Basket – JDA Dijon partidua dela eta, 20:00etan, E7 linea 10 minuturo irtengo da Plaza Biribilatik partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 19:00tik aurrera).

Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Bestalde, partiduaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileei hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzu bizkorragoa ematekoHorretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteizen bi gazteri egindako lapurretaren ustezko bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…

15 horas hace

Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik

25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…

18 horas hace

Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean.

2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…

1 día hace

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion

25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik

25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…

2 días hace

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu Athletic Cluben eta Rangersen arteko futbol partidaren amaieran Bilbon izandako istiluetan

Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…

2 días hace