Nafarroak aurrera egiten du bere autogobernuan, gaurtik aurrera trafiko arloko funtzio guztiak aitormenarekin

MIGUEL OSES

Nafarroak aurrera egiten du bere autogobernuan, trafiko arloko funtzio guztiak aitormenarekin. Gaur argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) Ministroen Kontseiluak apirilaren 8an onartutako Errege Dekretua, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan apirilaren 4ko 252/2023 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Estatuko Administrazioaren eginkizunak gehitzeari buruzkoa.