Categorías: albisteak-berriak

Ogasunak Errenta24 kanpainaren lehen egunean egindako aitorpenei dagozkien 41 milioi euro itzuliko dizkie gaur 33.000 zergaduni Bizkaian

Bizkaiko Foru Ogasunak 41,2 milioi euro itzuliko dizkie aitorpena joan den asteko ostegunean, Errenta24 kanpainaren lehen egunean, aurkeztu zuten 33.079 zergadunei -aitorpenaren emaitza haien aldeko izan da-, aurkeztutako aitorpenak berrikusteko prozesuak egin ondoren. Hala, Errenta kanpainaren lehen aitorpenetan 1.245 euro itzuliko dira batez beste. Gaur, 10:00ak arte, 90.767 aitorpen aurkeztu dira.

Azpimarratu behar da Errenta23 kanpainan 45,6 milioi euro itzuli zirela itzulpena egiteko lehenengo egunean, eta kopuru hori kanpainaren lehen bi egunetan aurkeztutako aitorpenei zegokiela. Aurten, berriz, 41,2 milioi euro itzuliko dira kanpainako egun bakar batean. Horrek esan nahi du kanpainaren lehen 24 orduetan aurkeztutako aitorpenen kopurua % 21 igo dela.

Aurkeztutako aitorpenak, kanalaren arabera

Zergadunek beren aitorpena aurkezteko gehien erabili duten kanala digitala izan da: guztira, 81.077 aitorpen, % 89,3. Ondoren, telefono bidezkoa dago, 7.951 aitorpenekin (% 8,8), eta aurrez aurrekoa, 1.7398 aitorpenekin (%1,9).

Telefono bidezko arreta-zerbitzuak zergadunen 40.461 dei jaso ditu kanpainaren lehen hiru lanegunetan, haien aitorpena kontsultatu, aldatu edo aurkezteko, bai eta zalantzak argitzeko ere. Dei gehien astelehenean, hilak 14, egin dira: 14.206 dei jaso dira, hau da, 10 dei minutuko, batez beste.

Errenta24 kanpainaren zenbaki garrantzitsuenak

858.102 zergadunek eskura dute aitorpenaren zirriborroa, eta modu digitalean, telefonoz edo aurrez aurre kontsultatu eta berrikusi ahal izango dute. Bizkaiko Foru Ogasunaren aurreikuspenen arabera, 678.000 errenta-aitorpen inguru aurkeztuko dira, eta hamarretik zazpitan dirua itzuli beharko da, hau da, emaitza zergadunen aldekoa izango da. Batez beste, 1.228 euro itzuliko zaie. 2024ko errenta-kanpainan 778,7 milioi euroko kenkari sozialak aplikatuko dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteizen bi gazteri egindako lapurretaren ustezko bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…

24 mins hace

Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik

25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…

3 horas hace

Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean.

2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…

15 horas hace

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion

25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…

18 horas hace

Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik

25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…

1 día hace

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu Athletic Cluben eta Rangersen arteko futbol partidaren amaieran Bilbon izandako istiluetan

Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…

1 día hace