25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion
Prentsa Zerbitzua
2025-04-18
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 82 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Laudioko udalerrian, Lezeagabide inguruan ibilaldi bat egiten ari zela istripua izan ostean.
Gaur arratsaldeko hiru eta erdiak inguruan, biktimaren familiak desagerpenaren berri eman dio SOS DEIAK 112 Larrialdi Zentroari. Antza denez, goizean Laudioko (Araba) landa-eremu batetik paseatzera atera zen, eta, adostutako orduan itzuli ez zenez, senideek laguntza eskatu dute aurkitu ahal izateko.
Laudioko ertzain-etxeko agenteek, suhiltzaileek eta udaltzainek, larrialdietako teknikari batek koordinatuta, desagertua bilatzeko lanei ekin diete berehala, eta, arratsaldeko bostak baino lehentxeago, haren gorpua aurkitu dute ibai ondoan. Amildegi batetik erori ote den aztertzen ari dira.