Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean.


2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean.

Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean.

Prentsa Zerbitzua

2025-04-18

Ertzaintzaren helikopteroak hipotermia sintomak zituzten bi mendizale erreskatatu ditu Palomares tontorrean, Sierra Cantabrian.

Gaur arratsaldeko zazpiak aldera, mendizaleek laguntza eskatu behar izan diote SOS DEIAK 112 Larrialdi Zerbitzuari, Lagran herrian (Araba) dagoen Palomaresko gailurrean 1.200 metroko altueran harapatuta geratu ostean. Goiko aldean eroritako ur-erauntsi bortitzak zorua oso egoera txarrean utzi du, eta, ondorioz, ezin izan dute segurtasunez mugitu.
Bertara lurrez iristea ezinezkoa zenez, Ertzaintzaren helikopteroa bertaratu da, eta Zaintza eta Erreskate Unitateko kideek hipotermia sintomak zituzten biak erreskatatu dituzte. Ondoren, agenteek emandako arropa lehorrekin, etxebizitza partikular batean hartu dituzte, berotu ahal izateko.