Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta lesio delituak egotzita, martxoan Arabako hiriburuan bi gazteri egindako lapurreta bat ikertu ondoren. Biktimetako bati bi telefono mugikor eta patinete bat lapurtu zizkioten, eta hanka batean sastada bat eman zioten, eta osasun-laguntza behar izan zuen.
Salaketetan jasota dagoenez, gertakariak martxoaren 20ko gaueko bederatziak aldera izan ziren, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoko parke batean. Bi lagun hurbildu zitzaizkien, eta, hasteko, surik ba ote zuten eta nola zuten izena galdetu zieten, pertsona baten bila zebiltzanaren aitzakiarekin. Bat-batean, haietako batek labana bat erabili zuen, eta mehatxu egin zien, telefono mugikorrak eta desblokeatzeko gakoak emateko eskatuz. Erasotzaileek lurrean etzatera behartu zituzten, eta labana zeramanak izterrean sartu zion biktimetako bati. Patinete elektriko bat ere kendu zieten, eta ihes egin zuten.
Zauritua anbulantzian eraman zuten ospitalera, eta jostura-puntuak behar izan zituen arma zuriarekin eragindako lesioagatik.
Gasteizko ertzain-etxean ikerketak hasi ziren bi erasotzaileak identifikatzen saiatzeko. Atzo, ostirala, ustezko bi egileak Arabako hiriburuan aurkitu eta atxilotu zituzten. Biek polizia-aurrekariak dituzte, eta polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearengana eramango dituzte.
25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…
2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…
25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…
25_0268 Gizon bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta Bilboko etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik Gizon…
Ertzaintzako agenteek sei pertsona atxilotu dituzte, bost gizon eta emakume bat, bart, osteguna, San Mames…
25_0266 Bi urteko ume bat hil da Bilbon, lehiotik erorita Bi urteko ume bat hil…