25_0275 Donostia, atxilotu bat droga-trafikoagatik, Gipuzkoako Espetxe Probintzialera substantzia estupefazienteak jaurtitzeagatik

Donostia, atxilotu bat droga-trafikoagatik, Gipuzkoako Espetxe Probintzialera substantzia estupefazienteak jaurtitzeagatik
Servicio de prensa
2025-04-21
Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Bide publikotik Martuteneko espetxe barrura substantzia estupefazienteak jaurtitzen harrapatu du.
Gertakariak atzo arratsaldean izan ziren, 19:30 aldera, Martutenen Gipuzkoako Espetxe Probintzialean zaintza-lanak egiten ari zen ertzain batek gizon bat ikusi zuenean bide publikotik espetxearen barrura objektu bat jaurtitzen.
Ertzaintzako agenteek objektua aurkitu zuten, plastikoz bildutako bola zuri bat harri batekin batera, jautigai gisa erabilia espetxeko perimetro-hormak gainditu ahal izateko.
Jaurtiketaren egilea minutu batzuk geroago aurkitu zuten, Martutene auzorako bidean zihoala. Pertsona hori osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik atxilotu zuten, eta, jarraian, ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko eginbideei hasiera emateko. Horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.