25_0277 55 pertsona identifikatu dira Sociedad Deportiva Eibar eta Malaga Club de Futbolaren arteko futbol partida baino lehen

55 pertsona identifikatu dira Sociedad Deportiva Eibar eta Malaga Club de Futbolaren arteko futbol partida baino lehen
Servicio de prensa
2025-04-22
Ertzaintzak 55 futbol zale identifikatu ditu, ultra janzkerarekin, Eibar eta Malaga C.F. taldeen arteko partida hasi aurreko orduetan egindako segurtasun-dispositibo batean. Identifikatu dituzten 50 jarraitzaileek aurrekariak dituzte ultra taldeekin eta kiroleko indarkeriarekin lotuta.
Segurtasun-dispositiboa atzo, astelehena, goizean egin zen Eibarren, Eibar eta Malaga CFen zaletasunen talde ultrek sare sozialen bidez hitzordua egin zezaketelakoan.
Istiluak saihesteko, Eibarko ertzain-etxeko, Brigada Mugikorreko Unitateko eta Donostiako, Errenteriako eta Urola-Kostako ertzain-etxeetako agenteek estetika ultra duten hainbat pertsona aurkitu eta identifikatu egin zituzten. Guztira 55 zale identifikatu zituzten, guztiak gizonezkoak, horietako 50ek aurrekariak zituzten ultra taldeetan.
55 pertsona horiek 17 eta 45 urte bitarteko adina zuten, eta Realaren, Deportivo Alavesen eta Club Atlético Osasunaren zaletasunetakoak ziren. Zale horietako batzuei eskularruak, aho-babesak eta aurpegia estaltzeko jantziak kendu zizkieten.
Ertzaintzak egindako segurtasun-dispositiboari esker istiluak saihestu ziren egun osoan.