Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, beste gizon bati iruzur eginez 5.000 euro kentzea leporatuta, kartulina zuriak garbitzeko kit bat erosita legezko billeteak lor zitzakeela sinetsarazi ondoren. Iruzur-mota hori “wash wash” edo “billete tindatuak” izenez ezagutzen da.
Gertakariak atzo, astelehena, 19:00ak aldera, hasi ziren Bilboko Iralabarri auzoko etxebizitza batean. Ustezko iruzurgileak, 48 urteko gizonak, biktima konbentzitu zuen dirutan 5.000 euro eman ziezaion legezko billete bihurtzeko hainbat produktu kimikoren eta kartulina zuriren truke.
Biktima, iruzurraz jabetu zenean, Bilboko geltoki intermodalera joan zen, eta bertan iruzurgilea taberna batean aurkitu zuen eta dirua itzultzeko eskatu zion. Bi pertsonak eztabaida beroan hasi ziren, eta Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen.
Ertzainek inplikatuak identifikatu zituzten, eta egiaztatu zuten ustezko iruzurgileak komunetako zakarrontzira bota zituela billete tamainako paper zuriak zituzten bi pakete, aluminiozko paperean bilduta. Gainera, gero egindako miaketan, paper zuriak ustez billete bihurtzeko ziren produktu kimikoak, likidoak eta hautsak aurkitu zizkioten eskuko maletatxo batean.
Horren aurrean, susmagarria iruzur-delitu bat leporatuta atxilotu zuten. Atxilotua, polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak irekitzeko, eta, horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.
25_0278 Ertzaintzak hilketa baten egilea atxilotu du Donostian Ertzaintzak hilketa baten egilea atxilotu du Donostian…
25_0277 55 pertsona identifikatu dira Sociedad Deportiva Eibar eta Malaga Club de Futbolaren arteko futbol…
Gurutzeta auzoan biribilgune berri bat sortzeko lanak hasi dira, Gurutzetako Munoa eta Horacio Etxebarrieta kaleen…
Gizonak, hainbat ro-bo egiteagatik kondenatu eta adingabeen zentro batera bidali ondoren, ihes egin zuen hilabete…
Tras la postrera derrota por 1 a 0 de los leones frente al Real Madrid…
A través de Donostia Turismoa, el Ayuntamiento de San Sebastián avanza en la estrategia marcada…