25_0278 Ertzaintzak hilketa baten egilea atxilotu du Donostian

Ertzaintzak hilketa baten egilea atxilotu du Donostian
Servicio de prensa
2025-04-22
Ertzaintzak apirilaren 20ko goizaldean Irunen egindako hilketa baten egilea atxilotu du gaur Donostian.
Igande goizaldean, 02:00ak aldera, gizon bat hil zen Irunen, ustez beste pertsona batek eraso egin ostean.
Berehala, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuaren (SICTG) eskutik, gizona hil zuen erasoaren egilea identifikatzen saiatzeko, bai eta gertakarien inguruabarrak ere.
Susmagarria identifikatzea lortu ondoren, gaur, asteartea, goizean, ikertzaileek atxilotu egin dute Donostian, hilketa delitua egotzita.
26 urteko atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta epailearen esku utziko dute polizia-eginbideak amaitutakoan.