Bizkaiko Foru Aldundiak mihi urdinaren 3 serotipoaren aurkako borondatezko txertaketa-kanpaina abiarazi du, birusa heldu aurretik lurraldeko azienda babestuta egoteko. Mihi urdina gaixotasun biriko bat da, ez zaie pertsonei transmititzen, eta, batez ere, ardi eta behiei eragiten die.
Hori dela eta, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko Nekazaritza Zuzendaritzak informazio-gutun bat bidali die baserritarrei, abeltzaintzaren sektorea prebentzio-kanpaina honi atxikitzeko deia egiteko. 100.000 dosi ematea aurreikusi da: 55.000 inguru ardi-aziendarentzat, eta 40.000 baino gehiago behi-aziendarentzat. Txertaketa erabat doakoa izango da eta Aldundiak finantzatuko du. Guztira, Aldundiak 1.500.000 euroko inbertsioa egingo du animalien osasunaren arloan.
Mihi urdina nahitaez deklaratu beharreko gaixotasuna da; Culicoides generoko eltxoek transmititzen dute eta, gaur egun Estatuan 1, 3, 4 eta 8 serotipoetan dago. APA 229/2025 Agindua argitaratzearekin batera, penintsulako lurralde osoa «mihi urdinaren aurrean estatusik gabeko eremua» izatera igaro da, eta mugimendu-murrizketak kendu eta txertaketa borondatezko neurri gisa utzi dute.
Egoera berri horren aurrean, eta kontuan hartuta 3 serotipoa dela gaur egun problematikoena – behietan sintoma klinikoak eragiten ditu, eta ardien heriotza-tasa % 15 -, Bizkaiko Foru Aldundiak prebentziozko txertaketa hori bultzatzea erabaki du, sektorea babesteko funtsezko tresna gisa.
Txertaketa ustiategi bakoitzeko albaitariak egin dezake, edo bestela, urteko saneamendu-kanpainaren barruan. Bizkaiko Foru Aldundiak dosien eta txertaketaren kostu guztiak (% 100) hartzen ditu bere gain, eta, horrela, lurraldeko animalia-osasuna eta lehen sektorearen segurtasunarekin duen konpromisoa sendotzen du.
25_0280 Gasteiz, gizon bat hil da dorre elektriko batetik erorita Gasteiz, gizon bat hil da…
Bilboko ehun urtetik gorako saltokiei eskainitako erakusketa hiriko hainbat lekutan ipiniko da. Apirilaren 10etik Uribitarte…
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak ongizate emozionalari buruzko 16 saio teoriko-praktiko emango ditu apirilaren 29tik ekainaren 30era…
Bilboko Udalak Carmelo Bernaola tunela (Ibarrekolandako tunela) birmoldatzeko eta indarreko araudira egokitzeko lanak hasi ditu aste…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, tokiko erakundeentzako 2.575.473 euroko laguntzen…
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ‘Evoluciona’ deituriko…