Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ‘Evoluciona’ deituriko laguntza-deialdia atera berri du, 8 milioi eurokoa, Foru Komunitateko ikerketa-zentroen eta zentro teknologikoen gaikuntza eta bikaintasunaren adierazleak hobetzeko helburuarekin. Oinarriak dagoeneko argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), eta eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 12an amaituko da.
Nafarroak 8 milioi euro bideratu ditu ikerketa-zentroen eta zentro teknologikoen bikaintasuna bultzatzeko laguntzetarako
