Lasarte-Oria, hiru gazte atxilotu dituzte iturgindegi batean lapurtzeagatik


25_0281 Lasarte-Oria, hiru gazte atxilotu dituzte iturgindegi batean lapurtzeagatik

Lasarte-Oria, hiru gazte atxilotu dituzte iturgindegi batean lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2025-04-24

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu gaur goizaldean Lasarte-Oriako iturgindegi batean lapurtzen harrapatu ostean.

Gaur, osteguna, goizaldeko 01:30ak pasata, Ertzaintzari dei egin diote Lasarte-Oriako erdiguneko iturgindegi batera joan zedin, intrusio-alarma aktibatu baitzen.

Bertaratu ziren ertzainek gazte bat atzeman zuten biltegitik termostato bat zuen kutxa batekin irteten. Segurtasun-irudiak aztertuta, egiaztatu zuten inplikatutako gaztea ihes egin zuten beste bi gazterekin batera sartu zela iturgindegian.

Herritarren babeserako Ertzaintzako agenteek handik gutxira aurkitu zituzten lapurretan parte hartu zuten beste biak. Hiru gazteak, 18, 19 eta 22 urtekoak, indarra erabiliz lapurreta egitearen akusaziopean atxilotu zituzten, eta, ondoren, ertzain-etxera eraman zituzten, beharrezko tramiteei hasiera emateko. Eginbideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dituzte.