Bilbo hamar finalistetako bat da Europako Batzordeak antolatutako Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburua sarietan. Sari horiek inklusioaren eta aniztasunaren arloko jardunbide onenak aitortzen, ikusarazten eta nabarmentzen dituzte, jardunbide horiek Europako beste herri batzuentzat inspirazio-iturri izan baitaitezke, diskriminaziorik gabeko gizarte inklusiboak sortzeko.
Sariketaren helburua da aniztasuna sustatzen duten jardunbide onenak aitortzea, sexuari, adinari, desgaitasunari, LGBTIQ identitateari, erlijioari edo sinesmenei eta arraza- edo etnia-jatorriari dagokienez. Hain zuzen, aitortza egiten zaie aniztasuna aberastasun- eta berrikuntza-iturri gisa sustatzen duten, politika eta sistema inklusiboei laguntzen dieten eta herritar guztien arteko kidetasun-sentimendua bultzatzen duten jardunbideei.
50.000 biztanletik gorako toki-erakundeen kategorian, Braga, Komotini, Krakovia, Paris, Salzburgo, Tilburg, Utrech, Wroclaw eta Zaragoza dira Bilboren aurkari. Bilbo 2022ko eta 2023ko edizioetan ere hautatu zuten finalista gisa.
Saritutako erakundeak apirilaren 29an (martitzena) iragarriko dira, Bruselan egingo den sari-banaketaren amaieran.
EUROPAR BATASUNAREN 2025EKO ANIZTASUNAREN HILABETEA
Sari hori Europako Batzordearen ekimen bat da. Sarien kontzeptua Europako Batzordeari kontsulta eginda landu da, Justiziaren eta Kontsumitzaileen Zuzendaritza Nagusia, Eskualde eta Hiri Politikaren Zuzendaritza Nagusia, Enpleguaren Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Gaien eta Gizarteratzearen Zuzendaritza Nagusia, Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusia eta Idazkaritza Nagusia barne. Era berean, Eskualdeetako Komitearekin ere landu da.
Gainera, Europako zenbait entitate eta erakundek ere lagundu dute prozesu horretan, esaterako: Europako Kontseiluaren Kulturarteko Hiriak (Bilbok Kulturartekotasun Sailaren bidez hartzen du parte bertan), Eurocities (Bilbo kide aktiboa da udal-sail eta -erakunde batzuen bidez), ECCAR, UNESCO (Bilbao Ekintzaren bidez parte hartzen du Bilbok Diseinuaren Hiri gisa), RCN eta CEMR.
Sari-banaketak hasiera emango dio Europar Batasunaren Aniztasunaren Hilabeteari, zeinaren bidez sentsibilizatu nahi baita aniztasunak eta inklusioak lan-eremuan eta gizartean duten garrantziaz.
Europar Batasunaren Aniztasunaren Hilabeteak aitortza egiten die erakundeek gizarte osoaren onurarako berdintasunezko ingurune inklusiboak sortzen laguntzeko egiten dituzten ahaleginei. Hain zuzen, ekimena Europako Batzordeak diskriminazioari aurre egiteko eta askotariko lan-ingurune inklusiboak sustatzeko hartutako konpromisoaren parte da.
BILBO, HAUTAGAI IRMOA
Hautagai gisa, Bilbok inklusioaren eta aniztasunaren alde egindako lana erakutsi du. Lan hori, besteak beste, jarraibide estrategikoen bidez garatu du, hala nola 2030 Agendaren, Hiri eta Tokiko Gobernuen Batasunaren (CGLU) Giza Eskubideak Babesteko Gutunaren eta zenbait plan estrategiko espezifikoren bidez. Bestalde, genero-ikuspegia udal-estrategietan zeharka txertatu duela azpimarratu du. Zehazki, Bilbao Balioen Hiria eta Bilboko Balioen Agiria esparru-proiektuen bitartez eta Udalaren edota Udaltzaingoaren berdintasun-planen bitartez egin du prozesu hori.
Horrez gainera, Kulturarteko Hiriaren Plana, Immigrazioaren Behatokia eta Bilbao Gazte Hiria gazteria-plana nabarmendu ditu, bai eta umeen eta adinekoen plan estrategikoak, Irakurketa Errazeko eta Arreta Irisgarriko Plana eta Auzoetako Irisgarritasun Plana ere.
Plan horiek, hain zuzen, egitura eta programa espezifikoen bidez hedatzen dira; esaterako, organo iraunkor gisa funtzionatzen duten partaidetza-kontseiluen bidez, sektoreka, hala nola migrazioa, umeak, gazteak, emakumeak, +60 talde eragilea, Erlijioen Mahaia, Immigrazio Kontseilua eta Emakume Migratuen Komunitatea.
Halaber, ezin daiteke ahaztu Bilbok hainbat ekimen berritzaile ere garatzen dituela, eta bertan parte hartzen; adibidez, Berdindu Eskola, Denbbora, Harreragunea, Zurrumurruen aurkako Estrategia, Laguntza Digitaleko Guneak edo Mirada Activa Berria. Azkenik, genero-ikuspegia duten aurrekontuak ere dira azpimarratzekoak.
Laburbilduz, agerikoa da Bilbok esfortzu handia egiten duela hirian bizi diren pertsona guztien inklusioaren alde, aniztasuna errespetatuz eta hiriaren garapenean ematen duen aberastasunari balioa emanez. Hori dela eta, merezi du Europako Batzordearen lehiaketa horretan finalista izatea.
LErtzaintzak Plentziako eta Gorlizko bizitza bateko bi etxetan duela gutxi izandako bi lapurreta argitu ditu.…
Bizikleta-bidea BI-2636 errepidearekiko paraleloa izango da; baina ibilgailuen trafikotik erabat bereizita egongo da, segurtasun-hesi fisiko…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Gobernuaren Datuak Prozesatzeko Zentroa inauguratu du gaur goizean Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascuesek, azken…
Nafarroako Gobernuak, Analisi eta Prospekzio Bulegoaren bitartez, zerbitzu publikoez duen pertzepzioaz eta nafar nortasunaz galdetuko…
MIGUEL OSES Corellak araztegi berria izango du urte amaitu aurretik, 3,67 milioi eurotik gorako inbertsioa egin…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascuesek eta Osasun ministro Mónica Garcíak, Osasun Departamentuko kontseilari…