Categorías: albisteak-berriak

Bilbon emakume bat atxilotu dute izurra leporatuta, lapurtutako nortasun-agiri batekin banku-sukurtsal batean dirua ateratzen saiatzeagatik.

Ertzaintzak 27 urteko emakume bat atxilotu du Bilbon, lapurtutako nortasun-agiri bat erabiliz banku-bulego batean dirua atera nahian ari zenean. Aurretik beste banku batean dirua ateratzen saiatu zen atxilotuari lapurtutako bigarren nortasun-agiri bat ere atzeman zioten.

Ertzaintzak Bilboko Abando auzoko banku-sukurtsal bateko langileen abisu bat jaso zuen atzo, osteguna, eguardia baino lehentxeago. Langileek jakitera eman zuten emakume bat dirua atera nahian ari zela berea ez zen nortasun-agiri batekin, eta minutu batzuk lehenago banku bereko beste bulego batean saiatu zela ateratzen.

Bankura bertaratu ziren ertzainek emakumea identifikatu zuten, eta berea ez zen NAN bat erakutsi zien. Agenteek behin eta berriz eskatu ondoren, emakumeak bertsioa aldatu zuen, eta lagun batena zela eta eragiketa egiteko baimenduta zegoela esan zien.  

Agenteek zegozkion egiaztapenak egin zituzten, eta egiaztatu zuten erakutsitako agiria lapurtu gisa agertzen zela, eta emakumea iruzur-delitua leporatuta atxilotu zuten, beraz.  Atxilotua miatu zutenean, agenteek bigarren NAN bat atzeman zioten, eta hori ere lapurtu gisa agertzen zen.

Atxilotuak, 27 urtekoak, polizia-aurrekariak ditu era horretako egitateengatik, bai eta ondarearen aurkako beste delitu batzuengatik ere, eta polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak hasteko eta, horiek amaitutakoan, epailearen aurrera eramateko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Plentziako eta Gorlizko bi etxetan lapurreta egiteagatik

LErtzaintzak Plentziako eta Gorlizko bizitza bateko bi etxetan duela gutxi izandako bi lapurreta argitu ditu.…

4 horas hace

Bilbo finalista da Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburua sarietan

Peatones cruzan un semáforo en El Arenal. Bilbao Bilbo Foto: Mitxi Bilbo hamar finalistetako bat…

4 horas hace

Bizkaiko Foru Aldundiak Markina-Xemein eta Etxebarria arteko bidegorria eraikitzeko proiektua onartu du

Bizikleta-bidea BI-2636 errepidearekiko paraleloa izango da; baina ibilgailuen trafikotik erabat bereizita egongo da, segurtasun-hesi fisiko…

4 horas hace

Nafarroako Gobernuak 4 milioi euro inbertitu ditu Datuak Prozesatzeko Zentroaren gaitasuna bikoizteko

IRATI AIZPURUA Nafarroako Gobernuaren Datuak Prozesatzeko Zentroa inauguratu du gaur goizean Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascuesek, azken…

4 horas hace

Nafarroako Gobernuak zerbitzu publikoez eta nafar nortasunaz duten pertzepzioaz galdetu die herritarrei

Nafarroako Gobernuak, Analisi eta Prospekzio Bulegoaren bitartez, zerbitzu publikoez duen pertzepzioaz eta nafar nortasunaz galdetuko…

4 horas hace

Chivite kontseilaria ura “modu eraginkorrean” erabiltzearen eta saneamendu “optimoa” egitearen alde agertu da Corellako araztegiaren obretara egin duen bisitan

MIGUEL OSES Corellak araztegi berria izango du urte amaitu aurretik, 3,67 milioi eurotik gorako inbertsioa egin…

4 horas hace