Bizikleta-bidea BI-2636 errepidearekiko paraleloa izango da; baina ibilgailuen trafikotik erabat bereizita egongo da, segurtasun-hesi fisiko bat izango du eta. Bidegorria guztira 3,5 metro zabal izango da, honela banatuta: bi errei, bakoitza 1,75 metrokoa, eta 0,3 metro gehiago zabalduko da, babes-elementuak instalatzeko eta zoladuraren akabera hobetzeko.
Tarte berri hori aukerabide seguru eta jasangarria izango da Markina-Xemein eta Etxebarria arteko distantzia labur eta ertaineko joan-etorrietarako. Aisialdi- edo kirol-azpiegitura izateaz gain, benetako mugikortasun aktiborako azpiegitura ere izango da herritar guztiontzat, bai eta gaur egungo oinezkoentzako Urko bidearen osagarria ere -bide horretan ezin baitira motordunak ibili-.
Jarduketa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera jarraitzen du Europar Batasunak berotegi-efektuko gas-emisioak murrizteko ezarritako helburuetarantz. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia 2030aren esparruko proiektu bat da hori, gure lurraldean mugikortasun garbiago eta eraginkorrago bat sustatze aldera.
Bidegorri berria Munibe jauregiaren portalean hasiko da, Markina-Xemeingo irteeran; bertatik abiatzen da Urko bidea ere. Handik, BI-2636 errepidearen eskuinaldea hartuta, Etxebarrirantz, Nemak industrialdeko sarbideraino helduko da. Ondorengo beste fase batzuetan, bizikleta-bidea Etxebarriko herrigunetik luzatzea aurreikusten da.
Obrarako 4,8 milioi euroko aurrekontua dago, eta hamabost hilabeteko gauzatze-epea aurreikusi da.
Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektoriala
Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektorialeko (BLBBPS) planaren xede-sarea (PXS) guztira 365,5 kilometro luze da, eta bost linea nagusi eta bigarren mailako hogei linea dauzka.
Linea nagusiak guztira 123,8 kilometro luze dira, eta lurralde historikoko lurralde-ardatz nagusietan daude antolatuta:
Egitura horri beste bi ardatz estrategiko gehitu zaizkio, eskualde berezi hauek lotzeko:
Bigarren mailako linea horiek guztira 241,7 kilometro luze dira, eta funtsezkoak dira lurraldea konektatzeko. Haien ibilbideak linea nagusiari batzen zaizkio, beste eskualde-eremu batzuetara iristen dira, eta, horrela, sarearen kapilaritatea hobetu eta eragin-eremua handitzen da.
LErtzaintzak Plentziako eta Gorlizko bizitza bateko bi etxetan duela gutxi izandako bi lapurreta argitu ditu.…
Peatones cruzan un semáforo en El Arenal. Bilbao Bilbo Foto: Mitxi Bilbo hamar finalistetako bat…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Gobernuaren Datuak Prozesatzeko Zentroa inauguratu du gaur goizean Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascuesek, azken…
Nafarroako Gobernuak, Analisi eta Prospekzio Bulegoaren bitartez, zerbitzu publikoez duen pertzepzioaz eta nafar nortasunaz galdetuko…
MIGUEL OSES Corellak araztegi berria izango du urte amaitu aurretik, 3,67 milioi eurotik gorako inbertsioa egin…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascuesek eta Osasun ministro Mónica Garcíak, Osasun Departamentuko kontseilari…