Nafarroako Gobernuaren Datuak Prozesatzeko Zentroa inauguratu du gaur goizean Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascuesek, azken hilabeteetan egin diren handitze eta modernizazio lanen ondoren. Lan horiek 4 milioi euroko aurrekontua izan dute, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsetatik eratorriak. Funts horiek Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta NASERTICek jaso dituzte, Lehendakaritzako eta Berdintasuneko Departamentuari atxikitako enpresa publikoak, administrazio publikoak modernizatzeko ekimenak gauzatzeko.