Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintza banakako ia 900 kamerarekin ari da lanean

• Bodycam-en hedapena datozen asteotan amaituko da, eta Ertzaintzak 1.387 izango ditu guztira.
• Herritarren babeserako unitateak, trafikoko lurralde-unitateek eta Brigada Mugikorrak grabazio-sistema pertsonalak izango dituzte.
• Grabazio horiek segurtasuna eta gardentasuna ematen diete polizia-jarduketei, bai herritarren ikuspegitik, bai ikuspegi operatibotik.

3l-Ikusle proiektua Ertzaintzak grabazio mugikorreko sistemak edo bodycam deiturikoak izateko diseinatuta dago.  Ertzaintzan grabazio-gailu pertsonalak erabiltzeko plan pilotua 2021. urtearen eta 2022. urtearen hasierara bitartean egin zen Bilboko, Irungo eta Gasteizko ertzain-etxeetan. Ertzaintzaren Herritarrak Babesteko Unitateetan horrelako sistemak erabiltzeko operatibaren azterketan oinarritu zen proba pilotua amaitu ondoren, eta dagozkion analisiak egin eta gailuak erosteko prozesua amaitu ostean, 2024aren amaieran 1.387 kamerak hedatzeari ekin zitzaion. Aldez aurretik, bodycam horiek erabili behar zituzten ertzain guztiek prestakuntza jaso zuten kamerak eta grabazioak behar bezala erabiltzeko eta kudeatzeko.  

Ertzaintzak bodycam edo banakako kamerak ezartzeak XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programako 38. konpromisoari erantzuten dio, programa horren 5. ekimenean jasotzen denez: “polizia-agenteei banakako kamerak ematea, segurtasun juridikoa emateko, agintaritza judizialari zigor-arloko arau-haustea egin izanaren froga-elementuak emateko eta beren jardueren gardentasuna bermatzeko”.  Banakako grabazio-sistema horiek erabiltzeak segurtasuna eta gardentasuna ematen diete polizia-jarduketei, bai herritarren ikuspegitik, bai ikuspegi operatibotik.

Hedapena

Sestaoko Ertzain-etxea izan zen banakako kamerak jaso eta erabili zituen lehenengoa. Ondoren, Gasteizko eta Irungo herritarren babeserako ertzainek jaso zituzten bodycam horiek.  Lehenengo hedapen hori 2024ko urria eta azaroa bitartean egin zen. 2024. urtearen amaieratik 2025eko martxora bitartean, mailakatuta hedatu dira gainerako unitateetara, betiere Ertzaintzaren beharren arabera. Horrela, gaur egun banakako kamerak dituzte Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Sestaoko, Irungo, Ondarroako, Durangoko, Laudioko, Urola Kostako eta Oriako ertzain-etxeetako agenteek. Brigada Mugikorreko agenteek ere badituzte banakako kamera horiek. Bodycam horiek gainerako ertzain-etxeetan eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako trafikoko lurralde-unitateetan hedatzen jarraituko da.  Gaur egun Ertzaintzak guztira banakako 877 grabazio-sistema ditu. Datozen hasteotan, hedapena amaitzen denean, 1.387 izango ditu guztira.  

Polizia Jarraibidea

Ertzaintzak Polizia Jarraibide bat prestatu du banakako kamerak behar bezala erabiltzeko, betiere bideograbazioen arloan indarrean dagoen lege-esparrua errespetatuz. Jarraibideak ertzainek banakako kamera mugikorrak erabiltzeko modua ere jasotzen du, haien jardueren gardentasuna bermatzeko eta delitu-egitateen aurrean frogen ekarpena hobetzeko.  

Lan-txanda bakoitzaren hasieran, ertzain bakoitzari kamera pertsonal bat esleituko zaio. Agenteek ziurtatu beharko dute kamera kargatuta eta erabiltzeko baldintza egokietan dagoela.  Bodycam hori uniformearen aurreko aldean jartzen da, eta azkar aktibatzeko moduan jarrita egon behar dute une oro. Agenteek aktibatuko dute grabazioa, jarduketa edo gertakari bakoitzaren inguruabarrak baloratu ondoren.  Aktibatu beharko dira, adibidez, arau-hauste penalak daudenean, herritarren segurtasunean eragin larria duten arau-hauste administratiboak daudenean, bizitzarako edo osotasun fisikorako arriskua, mehatxuak edo eraso-aukera daudenean, atxiloketetan enfrentamendu-jokabideak daudenean, jende askoko ekintzetan, indarkeria- edo larderia-zantzuak daudenean edo herritarren segurtasunerako arrisku jakin bat agerian uzten duen beste edozein egoera dagoenean.  Gainera, polizia-jarduketak aukera ematen duenean, ertzainek elkarreragiten ari diren pertsonari jakinaraziko diote polizia-jarduketa grabatu egingo dela.  

Arau-hauste penalak izan daitezkeen egitateak jasotzen dituzten grabazioak epailearen eskuetan utziko dira, eta herritarren babesarekin zerikusia duten arau-hauste administratiboak badira, Ertzaintzaren Idazkaritza Nagusira bidaliko dira dagokion zehapen-prozedura hasteko, dagokion salaketa-txostenari erantsita.  

Segurtasun publikoaren arloko arau-hauste penal edo administratibo larriekin edo oso larriekin, abian den polizia-ikerketa batekin edo irekita dagoen prozedura judizial edo administratibo batekin erlazionatuta dauden grabazioak ez dira suntsituko organo eskudunek erabaki arte. Gainerako grabazioak gehienez ere hiru hilabeteko epean suntsituko dira.

Kameren autonomia 12 ordukoa da, eta ekipazioa osatzen dute kamerak agenteen uniformeei lotzeko osagarriek, irudiak automatikoki jaisteko eta bateriak ertzain-etxeetan kargatzeko gailuek, bideo-kudeaketako plataforma batek eta irudiak zorroztasun eta segurtasun osoz biltegiratu eta tratatu ahal izateko software lizentziek. Segurtasun Sailak bi milioi euroko inbertsioa egin du.  

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, atxilotu bat indarkeriaz lapurtzeagatik

25_0289 Gasteiz, atxilotu bat indarkeriaz lapurtzeagatik Gasteiz, atxilotu bat indarkeriaz lapurtzeagatik Servicio de prensa 2025-04-27…

9 horas hace

Euskal Poliziak alkohol eta droga kontrolak indartuko ditu euskal errepideetan

• Alkoholemia-proba batean positibo ematea arau-hauste oso larritzat hartzen da, eta 500 eurotik 1.000 eurora…

15 horas hace

Santurtzi, gizon bat atxilotu dute beste biri arma zuri batekin erasotzeagatik

25_0286 Santurtzi, gizon bat atxilotu dute beste biri arma zuri batekin erasotzeagatik Santurtzi, gizon bat…

1 día hace

Getxon indarkeriaz egindako lapurreta bat argitu du Ertzaintzak

Duela gutxi Getxon izandako indarkeriazko lapurreta baten egilea aurkitu eta atxilotu du Ertzaintzak. Atxilotuak 82…

2 días hace

Gizon bat atxilotu dute Irunen, hainbat herritar lesionatu eta mehatxatu dituen agenteen aurkako atentatuagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Irunen, agintaritzaren agenteen aurkako ustezko atentatu-delitu bat egotzita,…

2 días hace

Gizon bat atxilotu dute Plentziako eta Gorlizko bi etxetan lapurreta egiteagatik

LErtzaintzak Plentziako eta Gorlizko bizitza bateko bi etxetan duela gutxi izandako bi lapurreta argitu ditu.…

3 días hace