Categorías: albisteak-berriak

Euskal Poliziak alkohol eta droga kontrolak indartuko ditu euskal errepideetan

• Alkoholemia-proba batean positibo ematea arau-hauste oso larritzat hartzen da, eta 500 eurotik 1.000 eurora arteko isuna eta 6 puntu ere kentzea ekar dezake

Ertzaintzak, udaltzaingoekin koordinatuta, alkohola eta drogak detektatzeko gidariei egiten zaizkien prebentziozko kontrolak indartuko ditu apirilaren 28tik maiatzaren 4ra bitartean. Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazio Araudi Orokorrak jasotzen dutenez, agintaritzak edo agintaritzako agenteek prebentziozko kontrol bat egitea eskatzen badiote gidari bati, gidari horrek nahitaez egin beharko du kontrola. Proba egiteari uko egiten badio, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi ahal izango zaio.

Kontrol horiek, urte osoan zehar istripu larriak eragiten dituzten arrisku-portaerak prebenitzeko helburuarekin trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko egingo diren 32 kanpainen egutegian sartzen dira.

Alkoholemia-kontrola

Alkoholemia-kontrolean airea botatzea eskatzen duten bi proba egiten dira, eta proba batetik bestera gutxienez 10 minutu utzi behar dira.

Errore-tarteak aplikatu ondoren:

Botatako airean 0,25 miligramo alkohol baino gutxiago agertzen bada (0,15 miligramo gidari profesionalentzat eta gidabaimenarekin 2 urte baino gutxiagoko antzinatasuna dutenentzat), gidariak bere ibilbidearekin jarraitu ahal izango du.

Botatako airean 0,25 (edo 0,15) miligramo alkohol baino gehiago eta 0,60 baino gutxiago agertzen bada, gidariak arau-hauste administratiboa egingo du. 0,60 baino gehiago agertzen bada, berriz, bide-segurtasunaren aurkako delitutzat joko da.

Agenteek alkohola edan izanaren zantzu nabariak antzematen badituzte, eta gidatzeko garaian eragina badute, gidariari bide-segurtasunaren aurkako delitua egoitziko diote, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Probaren emaitza positiboa bada, berriro egin ahal izango da proba –interesdunak eskatuta edo epaileak aginduta–, emaitzak alderatze aldera. Bigarren proba hori ahal dela osasun-langileek egingo dute odol-analisiaren bidez (behar bezala justifikatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik).

Probari uko egiten bazaio edo proba positiboa bada, ibilgailua ibilgetuko da, salbu eta beste pertsona batek gida badezake, betiere beste pertsona horri proba egin eta negatibo eman ondoren.

Proban emaitza positiboa emanez gero, arau-hauste administratibo oso larritzat joko da, eta 500 euroko zehapena ezarriko da eta gidabaimeneko 4 puntu kenduko dira emaitza 0,50 mg/l-koa edo txikiagoa bada, eta 1.000 euroko zehapena jarriko da eta 6 puntu kenduko dira 0,50 mg/l-koa baino handiagoa eta 0,60 mg/l-koa edo txikiagoa bada.

Drogen kontrola

Drogen kontrolaren prozedura antzekoa da, baina zenbait berezitasun ditu. Proba egiteko listu-lagin bat erabiltzen da. Probaren emaitza positiboa bada, laborategiko geroko analisi batean berretsi beharko da positibo hori.

Positiboa berretsiz gero, arau-hauste oso larria da, eta 1.000 euroko isuna eta 6 puntu kentzea ekar dezake.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, atxilotu bat indarkeriaz lapurtzeagatik

25_0289 Gasteiz, atxilotu bat indarkeriaz lapurtzeagatik Gasteiz, atxilotu bat indarkeriaz lapurtzeagatik Servicio de prensa 2025-04-27…

9 horas hace

Ertzaintza banakako ia 900 kamerarekin ari da lanean

• Bodycam-en hedapena datozen asteotan amaituko da, eta Ertzaintzak 1.387 izango ditu guztira. • Herritarren…

15 horas hace

Santurtzi, gizon bat atxilotu dute beste biri arma zuri batekin erasotzeagatik

25_0286 Santurtzi, gizon bat atxilotu dute beste biri arma zuri batekin erasotzeagatik Santurtzi, gizon bat…

1 día hace

Getxon indarkeriaz egindako lapurreta bat argitu du Ertzaintzak

Duela gutxi Getxon izandako indarkeriazko lapurreta baten egilea aurkitu eta atxilotu du Ertzaintzak. Atxilotuak 82…

2 días hace

Gizon bat atxilotu dute Irunen, hainbat herritar lesionatu eta mehatxatu dituen agenteen aurkako atentatuagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Irunen, agintaritzaren agenteen aurkako ustezko atentatu-delitu bat egotzita,…

2 días hace

Gizon bat atxilotu dute Plentziako eta Gorlizko bi etxetan lapurreta egiteagatik

LErtzaintzak Plentziako eta Gorlizko bizitza bateko bi etxetan duela gutxi izandako bi lapurreta argitu ditu.…

3 días hace