Eusko Jaurlaritzak NBEk «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua» antolatutako ekitaldian parte hartu du

Eusko Jaurlaritzak NBEren «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua ekitaldian parte hartu du Gernikan.

Ibone Bengoetxea lehendakariordea eta Maria Jesús San José sailburua Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Gernikan antolatu duen «Bakearen, gerren amaieraren eta nazioarteko legezkotasunaren errespetuaren aldeko oihua» izeneko ekitaldian izan dira. Ekitaldi hau Gernikako 88. bonbardaketarekin eta bere oroitzapenezko ekitaldiekin batera izan da.

Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian egin den ekitaldian buruzagi erlijiosoak, gizarte zibileko ordezkariak eta politika arloko pertsona ezagunak izan dira.

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak gaur egun munduan milaka lagunek pairatzen duten sufrimendu bidegabea azpimarratu du: «Gaur, mundu zabalean, milaka pertsona indarkeria bidegabea jasaten ari dira. Egin diezaiogun aurre gerrari. Zabaldu dezagun Bakearen eta Giza Eskubideen kultura. Euskal askatasunen sinboloa aipatuz, «Gernikako zuhaitzaren gerizpean, uztartu ditzagun Justizia eta Kultura. Aldarrikatu dezagun, elkarrekin, gerra guztien amaiera. «, amaitu du.