Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko Mendi Abesbatzak emandako kontzertuan izan da, Bartzelonako Nafarren Etxean. Ekitaldi hau Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuko Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Abesbatzen Federazioarekin eta Estatuko beste Autonomia Erkidegoetako nafar-etxeetan elkarlanean antolatzen duten biraren parte da.
Bartzelonara egindako bisitan, Ollo lehendakariordea hartu du Koldo Larrea Bartzelonako Nafarren Etxeko presidenteak. Ondoren, Napar Bideak elkarteak eskaintzen duen Nafarroako Foru Komunitateko berezko produktuen dastaketaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.
Bartzelonako Nafarren Etxeaz gain, 2025ean zehar, Nafarroako hainbat abesbatzak Barakaldon (Barakaldoko Nafar Etxea), Bilbon (Nafar Etxea), Burgosen (Burgosko Nafar Etxea), Logroñon (Nafar Etxea), Madrilen (Nafarroako Kultur Elkartea Madrilen), Santanderren (Nafar Etxea Kantabrian), Sevillan (Nafarroako Etxea Elkartea Sevillan), Valentzian (“Laurak Bat” Euskal eta Nafar Etxea), Valladoliden (Kultur Etxea eta Nafar Etxea), Gasteizen («San Francisco Javier” Nafar Etxea) eta Zaragozan (Nafar Etxea) dauden zentroak bisitatuko dituzte.
Nafarroako Abesbatzen Federazioa
Nafarroako Abesbatzen Federazioa 1988an sortu zen, Nafarroako talde koral guztiak batzeko, eta berak diseinatu du ekitaldia, dibulgazioa eta erakustaldi praktikoa uztartuz, kantatutako musika Foru Komunitateko kulturaren eta tradizioen adierazpen aberats eta askotariko gisa transmititzeko. Paisaiek, historiak eta hizkuntzak eraginda, Nafarroako musikaren ezaugarri nagusia aniztasuna eta sakontasun emozionala dira.
Mendi Abesbatza
Doneztebeko Mendi Abesbatza 1996an sortu zen, eskualdeko abesbatza-munduko zaleak elkartzeko asmoz. Oraingo honetan Bartzelonan talde txikiago batek parte hartu badu ere, gaur egun 19 eta 75 urte bitarteko 60 bat kantarik osatzen dute abesbatza. Bere sortzailea herri bereko Agorreta Musika Eskolako akordeoi irakaslea izan zen, Iñaki Dieguez, bere lehen bost urteetan koruaren buru izan zen zuzendaria. 2002ko irailetik aurrera, zuzendaritza Ion Irazoki Zubietak hartu zuen bere gain. Beti egon da koruen munduari lotuta, eta Iruñeko Orfeoiko Gazte Abesbatzako eta Hendaiako Gazteluzahar Ahots Larrien Abesbatzako zuzendaria izan da, baita Nafarroako Abesbatzen Federazioko Abesbatzakoa ere.
Mendi Abesbatzaren errepertorioa hainbat garai eta estilotako lanek osatzen dute, hala sakroa nola profanoa, batez ere herrialdeko folklorea azpimarratuz.
Barakaldo Kirolak-ek ikerketa abiatuko du gertatutakoa argitzeko Zauritua, garbiketa-enpresako langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute, konortea…
Barakaldoko gazte nerabeen arteko talentu-lehiaketan 67 pertsonak hartuko dute parte. Barakaldoko Udaleko Gazteria Sailak, Giltzarri…
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du Bizkaiko udalerrian…
Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zorionak eman dizkie untxi,…
Eusko Jaurlaritzak NBEren «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua ekitaldian parte hartu…
Italiako lehen ministro ohi eta Europako industria berpiztearen oinarriak finkatzen dituen txostenaren egileak Euskadi bisitatu…