Categorías: albisteak-berriak

San Josék Gernikan adierazi duenez, gizarte demokratiko sendo bat eraikitzeko modurik onena “berriro gertatzea nahi ez duguna gogoratzea” da

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du Bizkaiko udalerrian

María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak gaur Gernikan adierazi duenez, “gizarte demokratiko sendo, konprometitu eta militante bat eraikitzeko modurik onena berriro gertatzea nahi ez duguna gogoraraztea da”. Espainiako gerra zibilean hiria bonbardatu zuteneko 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan, San Josék iraganari beldurrik gabe begiratzen dion memoria kritikoa eta gogoetatsua eraikitzeko eskatu du.

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordearekin batera, San Josék parte hartu du Nazio Batuen Zibilizazioen Aliantzak (Unaoc) bultzatutako “Bakearen aldeko oihu bat, gerren amaiera eta nazioarteko legezkotasunaren errespetua” ekitaldian. Bertan parte hartu dute, halaber, Nazio Batuen Zibilizazioen arteko Aliantzako (UNAOC) goi-ordezkari Miguel Ángel Moratinosek, Religions for Peace-ko idazkari nagusi Francis Kuriak edo 2004-2008 aldian Espainiako gobernuko presidente izandako José Luis Rodríguez Zapaterok, nazioarteko beste pertsona ospetsu askoren artean.

Bere hitzaldian, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak 1937an Gernikako biztanleek jasandako izugarrikeria aipatu du, “gerraren fronteak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako iparraldea Bilborako bidean zeharkatu zituen hilabete ilunetan euskal herritarrek jasan zuten bonbardaketa ugarietako bat”. Eibarrek, Durangok, Irunek, Otxandiok, Legutiok… 120 euskal herrik baino gehiagok jasan zuten “gerra osoaren basakeria bereizi gabea, gudu-zelaiak atzean uzten zituen zentzugabekeria biztanleria zibilarengan zuzenean erasateko. Espainiako beste fronte batzuetan gertatzen ari zen bezala, faxismoak bere metodoak entseatzen zituen, munduaren ikuskera estu eta totalitarioarekin bat ez zetozenak fisikoki desagerrarazteko”.

Nabarmendu duenez, “desberdina dena fisikoki ezabatzea, heriotza, zigorra, haiek bezala pentsatzen ez zutenen errepresioa, eta armen indarrez inposatzea beren proiektu totalitario, faxista, kontzienteki eraikia milaka sozialista, komunista, anarkista eta nazionalistaren gorpuen gainean”.

Iraganari begiratu eta ahotsa altxatu

Horregatik, “gorroto-mezuak berriro entzuten ari garen honetan eta gure demokrazien zutabe delikatuak higatu nahi dituzten aukera politikoak ugaritzen ari diren honetan”, gure iraganari begiratzeko eta “ahotsa altxatzeko” eskatu du. Gogoratu behar dugu, San Josék berretsi duenez, “bide hori jorratu dugula, badakigula nora garamatzaten proiektu totalitarioek, desberdinarekiko gorroto irrazionalak. Oinazera, sufrimendura, haustura sozialera garamatza. Itzuli behar ez dugun gau luzera”.

Hain leku sinbolikoan, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak gogora ekarri nahi izan ditu “gerra hartan bonbardatutako milaka herri, euskaldun eta espainiar”, eta “aurrez pentsatutako basakeria haren biktima ziren milaka pertsona zibilak” ohoratu. Izan ere, hori da “gizarte demokratiko sendo, konprometitu eta militante bat eraikitzeko modurik onena: berriro gertatzea nahi ez duguna gogoratuz. Iraganari beldurrik gabe, konplexurik gabe begiratzen dion memoria kritikoa, gogoetatsua eraikiz. Etorkizuneko herritar konprometituak eraikitzeko gai den memoria, alegia”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

‘Navarra Canta- Nafarroa Kantari’ ekitaldiak Autonomia Erkidego ezberdinetako Nafar-etxeetan barrena hasiko du bere ibilbidea

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko…

3 horas hace

Langile bat zauritu da Gorostizako kanpoko igerilekua garbitzen ari zela

Barakaldo Kirolak-ek ikerketa abiatuko du gertatutakoa argitzeko Zauritua, garbiketa-enpresako langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute, konortea…

3 horas hace

Zu Bai Artista talentu lehiaketan 67 lagunek parte hartuko dute

Barakaldoko gazte nerabeen arteko talentu-lehiaketan 67 pertsonak hartuko dute parte. Barakaldoko Udaleko Gazteria Sailak, Giltzarri…

3 horas hace

Amaia Barredok Arabako elkarte gastronomikoak zoriondu ditu

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zorionak eman dizkie untxi,…

3 horas hace

Eusko Jaurlaritzak NBEk «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua» antolatutako ekitaldian parte hartu du

Eusko Jaurlaritzak NBEren «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua ekitaldian parte hartu…

3 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak eta Enrico Letta-k elkarrekin gogoeta egin dute Europaren etorkizunari buruz

Italiako lehen ministro ohi eta Europako industria berpiztearen oinarriak finkatzen dituen txostenaren egileak Euskadi bisitatu…

3 horas hace