Aierdi kontseilariak nazioarteko goi sukaldaritzan ziurtagiria duen zainzuri nafarraren erabilera sustatu du Basque Culinary Centerreko ikasleekin antolatutako jardunaldi batean

Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria eta Jose Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria Nafarroako Zainzuriari eskainitako jardunaldi magistralean izan dira. Jardunaldi horrek Basque Culinary Centerreko (BCC) Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen graduko lehen urteko ‘Learning Journey 2025’ delakoaren hasiera markatu du.