Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lizitaziora atera ditu NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepidearen lotuneetako adarren arteko elkargunean biribilgune berri bat eraikitzeko lanak, Mutiloako poligonoaren inguruan, Aranguren Ibarrean. Lanek bi hilabete eta erdiko epea dute gauzatzeko, eta 682.442 euroko oinarrizko aurrekontua (BEZa barne); horietatik, Lurralde Kohesioak 409.465 euro jarriko ditu, eta gainerakoa Aranguren Ibarreko Udalak ordainduko du.
Arangurenen biribilgune berri batek segurtasun eta arintasun handiagoa emango dio trafikoari Iruñeko Ingurabidean sartzeko bide nagusietako batean
