Iturri berriztaezinetatik sortutako elektrizitatea % 56 gutxitu da Nafarroan

Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Trantsizio Energetikorako Zerbitzuak, elektrizitatearen sorkuntzari eta petrolioaren kontsumoari buruzko 2024ko datuak eman ditu ezagutzera. Aurrerapen horretatik ondoriozta daitekeenez, Nafarroak %56 murriztu du berriztagarriak ez diren iturrien bidezko energia elektrikoaren sorkuntza, ziklo konbinatuek zeregin nagusia baitute. Hala ere, aurrerapenak gaineratzen du petrolio-produktuen kontsumoa handitu egin dela aurreko ekitaldiarekin alderatuta, eta Nafarroako BPGren ia %4ko hazkundearen ondorio izan daitekeela.