Iragarpenaren arabera, elur-kota 500 eta 800 metro artean dago, baina ez da prezipitazio handirik espero
Asteazken honetan, Euskadi abisu horian dago elur-arriskuagatik, 500-800 metro inguruko kotekin; kotarik baxuenak Arabako eremu jakinetan erregistratu daitezke. Prezipitazio txikia espero da, zenbait lekutan ertaina, gauean probabilitate handiagokoa.
Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariaren arabera, Neguko Bidezaintza Plana martxan jarri da goizeko 06:00etatik, prebentzioz. Hala ere, egungo iragarpena ikusita, ez da gorabeherarik espero.