Kolonbian giza eskubideak behatzeko euskal ordezkaritzaren komunikatua

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta euskal gizarte-erakundeek osatutako euskal ordezkaritza bat Kolonbian izan da, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko EuskalPrograman parte hartu duten pertsonen eta kolektiboenegoeraren jarraipena egiteko. Misio honen helburua 2022an eta 2023an Euskadin hartutako pertsonen egoera pertsonalareneta antolaketa-egoeraren jarraipena egitea, eta giza eskubideeneta lurraldearen defentsan egiten dituzten prozesuei euskalerakunde eta antolaketa-erakundeek ematen dieten babesaikusaraztea da.

Euskal Ordezkaritzak Santander de Quilichao (Cauca) eta Medellin (Antioquia) bisitatu ditu. Bertan, Euskal Programan hartutako bi pertsonak ordezkatzen dituzten gizarte erabileekinbildu dira: Cauca Iparraldeko Kontseilu KomunitarioenElkartea (ACONC) eta Antioquiako Erakunde Indigena(OIA). Halaber, bilerak egin ditu Caucako Bizitzaren eta GizaEskubideen aldeko Sarearekin, Cauca Iparraldeko Etnienarteko eta Kulturarteko Lurralde Kontseilua, Landa Garapenerako Nekazari Elkartearekin (ACADER), Etnien eta Kulturen arteko Kontseiluarekin, Caucako IparraldekoKabildo Indigenen Elkartearekin (ACIN) eta Gaitzeko HerriInstitutuarekin (IPC).

Medellinen, halaber, bilera bat egin da NBEren EgiaztatzeMisioarekin, Nazio Batuen Errefuxiatuentzako GoiKomisarioarekin (ACNUR), Geneva Callekin, AntioquiakoGobernazioko Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin eta LurrenAgentzia Nazionalaren (ANT) eta Herriaren DefentsaErakundearen sail-atalekin.

Azkenik, Bogotan bilerak egin dira Ikerketa eta HerriHezkuntzako Zentroarekin (CINEP/PPP), Sisma Mujer, En Movimiento elkartearekin eta Vivamos Humanos Korporazioarekin. Misio honetan gainera, topaketen agenda bat garatu da nazioarteko erakundeekin, gorputzdiplomatikoarekin eta herrialdeko erakundeekin, eta horieihelarazi zaizkie lurraldeetan jasotako eskaera, kezka eta proposamen nagusiak. Elkarrizketa-guneak ezarri dira NazioBatuen Giza Eskubideetarako Goi KomisarioarenBulegoarekin (OACNUDH), Espainiako Enbaxadarekin, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako EspainiakoAgentziarekin, Errepublikako Ordezkarien Ganberako GizaEskubideen eta Entzunaldien Batzordearekin, GizaEskubideetarako eta Nazioarteko Zuzenbide HumanitariorakoPresidentetzako kontseilariarekin, Lurren AgentziaNazionalarekin (ANT), Biktimentzako Unitatearekin, Babeserako Unitate Nazionalarekin (UNP), BarneMinisterioko Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin, BerdintasunMinisterioarekin, Bakerako Goi Komisarioarekin eta GobernuIndigenarekin.

Euskal Ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, EuskoLegebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta JustiziaBatzordeak, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Alboan, Mugarik Gabe eta Zehar-Errefuxiatuekin erakundeekosatzen dute, eta eskerrak ematen dizkiegu eragile guztieiegindako harreragatik.

Euskal Ordezkaritzak bere bisitan egindako topaketa eta bileretan egiaztatu duenez, gaur egun ere mina, sufrimenduaeta indarkeria etengabekoa da herrialdeko eguneroko bizitzan.

Egoera honen aurrean gure BABESA eta ELKARTASUNA adierazten diegu gizarte-lidergoei, giza eskubideendefendatzaileei eta horien kolektiboei, herri indigenei, herribeltzari eta nekazari-komunitateei, horiek baitira indarkerieneta lurraldeetako gatazkaren birkonfigurazioaren biktimanagusiak. Bizitza defendatzeko eta Kolonbian bakeaeraikitzeko duen konpromisoa eta lan legitimoa aitortzendugu.

Gure KEZKA adierazten dugu:

Legez kanpoko talde armatuak egotea lurraldeetan, eta landa-komunitateen aurkako indarkeriak areagotzea(indigenak, afrikar ondorengoak eta nekazariak).

Lurraldeetako bizitza defendatzeko bermerik eza.

Gizarte-lidergoetan fokalizatzea mehatxuak eta indarkeriak.

Gizarte- eta lurralde-kontroleko hainbat estrategia hedatzea, hala nola gizarte-lidergoen kooptazioa, mugikortasun-debekuak eta jokabide-arauen ezarpena, konfinamendua, etxeratze-aginduak.

Narkotrafikoaren eta legez kanpoko beste ekonomiabatzuen presentzia, herrialdeko indarkeria eta gatazkairaunarazteko ezinbesteko elementu gisa.

Haurren eta gazteen erreklutamendua areagotzea, askotanbehartua, edo kontrol-estrategia desberdinen bidez, hala nola mikrotrafikoa, engainua edo derrigortzea.

Emakumeen, nesken eta nerabeen aurkako sexu-indarkeria, gerra-arma gisa erabiltzea, ohiko estrategia da oraindik ere gatazkaren esparruan.

Kolonbiako Gobernuaren eta FARC-EPen arteko BakeAkordioa ez da behar bezala inplementatu, genero-ikuspegiarekin eta ikuspegi diferentzialarekin. Gureustez, erabateko bake-politika publikoaren aldekoapustua ez da posible izango akordio hori ez bada moduintegralean ezartzen lurraldeetan.

Gizarteko liderrek jasaten dituzten indarkeriekzigorgabetasun-maila handiak izaten jarraitzea, egileintelektualen ikerketa-, judizializazio– eta zehapen-prozeduretan aurrerapausorik eman gabe.

Egoera horren aurrean, Euskal Ordezkaritzak aitortzen du Kolonbiako Gobernuaren borondatea eta herrialdeanegiturazko aldaketak eragingo dituzten politika publikoakdefinitzeko emandako urratsak, hala nola berdintasunari eta giza eskubideei buruzkoak. Ildo horretan, PresidentearenZuzentaraua (2023ko 07. Zuzentaraua) zoriontzen dugu, honek giza eskubideen defentsaren lana babestu eta aintzatesteko balioko duelako. Hori ezartzea erronka bat izango da, agertoki berriak eraikitzeko eta giza eskubideakdefendatzen dituzten pertsonak, kolektiboak eta komunitateakbabesteko bide bat izan behar duelakoan gaude.


Ondorengoa GOMENDATZEN dugu:

Erakundeen arteko koordinazioa gauzatzea: babestekoeskubidea, berriro ez gertatzeko eskubidea eta komunitateen birbiktimizazioa ekiditeko, beti ere, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren esparruan.

Landa-eremuetan erakundeen presentzia indartzea, gizarte-, ekonomia– eta kultura-garapenaren bidez, ikuspegi etnikoa eta genero-ikuspegia aintzat hartuta.

Komunitate indigenen, afrikarren eta nekazarien parte-hartzea bermatzea bake-prozesuetan eta baita garapen-planen definizioan eta ezarpenean. Garrantzitsutzat jotzendugu plan horiek giza eskubideen, ikuspegidiferentzialaren eta generoaren ikuspegian oinarrituagauzatzea.

Eragile armatueekin negoziazioek aurrera egitea, Erabateko Bakearen proiekturako ezinbesteko elementugisa, Talde Kriminalak Justiziaren mende jartzekoLegeari bultzada ematea barne.

Babes-ereduari buruzko eztabaida zabala eta parte-hartzailea bultzatzea. Egoki deritzogu babes kolektibo eta familiarreko mekanismoak indartzeari eta aurreraegiteari, eta, horretarako, premiazkoa da 2021eko 1139 Dekretua indargabetzea. Era berean, komenigarrialitzateke ikuspegi diferentziala eta genero-ikuspegiatxertatzea, modu trasbertsalean.

Talde etnikoen (guardia indigenak eta guardia zimarroiak) berezko babes-mekanismoak eta lurralde-kontrolaindartzea, bai eta haien antolaketa-moduak eta gobernupropioak aintzat hartzea ere.

Landa-erreforma integrala bultzatzea, KolonbiakoGobernuaren eta FARC-EPen arteko Bake Akordioaren1. kapituluan aurreikusten den bezala. Herri indigenen, herri beltzaren eta nekazari-komunitateen lurrenbirbanaketan aurrera egitea. Antioquiaren kasuan, kezkaberezia sortzen du Medellinen lekualdatu eta AntioquiakoZenúes Biktima Indigenen Elkartean (ASPIZA) egituratutako 40 familia indigena zenusen egoerak, baita El Bagren (Bajo Cauca) predioen erosketan izandakoaurrerapenak ere.

Escazuko Ituna Kolonbiako Estatuaren barne-araudiansartzea.

KONPROMISOAK:

Euskal Ordezkaritzak Giza Eskubideen eta Bakearendefentsarekin duen konpromisoa adierazten du, GizaEskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programa eta laguntzeko eta elkartasuna adierazteko beste tresna batzukindartuz.

Delegazioak erabateko prestutasuna adierazten du Kolonbiakoerakundeekin elkarrizketarako guneak mantentzeko. Aldiberean, bakean, justizia soziala, ingurumenaren errespetuaneta genero ikuspegian oinarritutako herrialde baten aldeegunero lan egiten duten erakundeei, komunitateei eta kolektiboei laguntzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du.